Henri de La Tour d'Auvergne (Turenneko bizkondea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Henri de La Tour d'Auvergne (Turenneko bizkondea)
Henri de la Tour d'Auvergne-Bouillon.jpg
Bizitza
Jaiotza Sedan1611ko irailaren 11
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Sasbach1675eko uztailaren 27a (63 urte)
Hobiratze lekua Saint-Denisko basilika
Heriotza modua gizahilketa: death in battlea
Familia
Aita Henri de La Tour d'Auvergne, Duke of Bouillon
Ama Countess Elisabeth of Nassau
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak ofiziala
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
Marshal General of France
Parte hartutako gatazkak Hogeita Hamar Urteko Gerra
War of Devolution
Franko-herbereetar Gerra
Franko-espainiar Gerra
IMDb ch0068058

Henri de La Tour d'Auvergne, Turenneko bizkondea —askotan besterik gabe Turenne deitua— (Sedan, Frantzia, 1611ko irailaren 11 - Salzbach, Germaniako Erromatar Inperio Santua —gaur egun Alemania, 1675eko uztailaren 27a) Frantziako Armadako militarra izan zen, Frantziako mariskal jenerala izatera iritsi zena.

Hogeita Hamar Urteko Gerran esku hartu zuen Frantziako gudarostean; Turin espainiarrei hartu izanagatik (1640) egin zen, batez ere, ezagun. 1643an Frantziako mariskal jeneral izendatu zuten, eta Rhineko kanpainan Maguntzia eta Worms hartu zituen.

Bavarian beste zenbait garaipen lorturik, 1647an Ulmgo armistizioa sinarazi zion Maximiliano dukeari. Frondako gerran esku hartu zuen erregetiarren aurka lehenbizi eta Condéren aurka gero. Matxinada amaiturik, armadaren buru zela espainiarren aurkako garaipen handiak lortu zituen: Arras (1654), Dunes (1658). Gero, Flandria kendu zien espainiarrei hiru hilabetean (1667). Tropa inperialak Alsaziatik bidali zituen. Salzbacheko guduan (1675) izandako zaurien ondorioz hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri de La Tour d'Auvergne (Turenneko bizkondea) Aldatu lotura Wikidatan