Henrike II.a Frantziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Henrike II.a Frantziakoa
Henri II roi de France.jpg
Frantziako erregea

1547-03-31 - 1559-07-10
Frantzisko I.a Frantziakoa - Frantzisko II.a Frantziakoa
Bizitza
Jaiotza Saint-Germain-en-Laye1519ko martxoaren  31
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Hôtel des Tournelles Itzuli1559ko uztailaren  10a (40 urte)
Hobiratze lekua Saint-Denisko basilika
Heriotza modua istripua
Familia
Aita Frantzisko I.a Frantziakoa
Ama Claude of France
Ezkontidea(k) Katalina Medici  (1533-10-28 -  1559-07-10)
Bikotea(k) Diana Poitierskoa
Filippa Duci Itzuli
Lady Janet Stewart Itzuli
Nicole de Savigny Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Valois leinua
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
IMDb ch0498123

Henrike II.a Frantziakoa (Saint-Germain-en-Laye, 1519ko martxoaren 31 - Paris, 1559ko uztailaren 10a) 1547-1559 bitartean Frantziako erregea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzisko I.a eta Klaudia, Frantziako errege-erreginen semea zen. Maitale zuen Diana Poitierskoaren eraginez, Guise etxeak ahalmen handia eskuratu zuen bere garaian eta kalbindarren aurka lege gogorra erabili zuen. Bolonia hartu zien ingelesei eta habsburgotarren aurka jardun zuen etengabe. Itunak izenpetu zituen turkiarrekin eta Alemaniako protestanteekin, baina kalte handia ekarri zion Saint-Quentingo gudua Espainiako Filipe II.aren osteen aurrean galtzeak. Horren eraginez, 1559an Cateau-Cambresisko bakea sinatu behar izan zuen. Urte berean hil zuen istripuz Gabirel I.a Montgomerykoak arma lehiaketa batean.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1533an Katalina Medicirekin ezkondu zen. Hamar seme-alaba izan zituzten eta horietatik hiru, Frantzisko II.a, Karlos IX.a eta Henrike III.a, errege izan ziren.

Nicole Savignykoa, Fontteteko baronesa, maitalearekin seme bat izan zuen:

  • Henrike Saint-Rémi Valoiskoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Frantzisko I.a Frantziakoa
Frantziako erregea
1547-1559
Ondorengoa
Frantzisko II.a Frantziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike II.a Frantziakoa Aldatu lotura Wikidatan