Henry Draper

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Henry Draper
Henry Draper2.jpg
Bizitza
Jaiotza Prince Edward konderria (Virginia)1837ko martxoaren  7a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New York1882ko azaroaren  20a (45 urte)
Heriotza modua : pneumonia
Familia
Aita John William Draper
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Heziketa New York University School of Medicine Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak astronomoa, medikua eta argazkilaria
Enplegatzailea(k) New Yorkeko Unibertsitatea
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
American Association for the Advancement of Science Itzuli
Draper Henry signature.png

Henry Draper (Prince Edward konderria, Virginia, 1837ko martxoak 7 - 1882ko azaroak 20) New Yorken bizi izan zen mediku eta astronomo zaletu bat izan zen.

Eragin handia zuen John William Draper historialari eta kimikariaren semea, Henry, William Herschel astronomo zaletu alemaniarrak metalezko ispiluetan oinarritutako teleskopio fabrikazioari buruzko lanak irakurri ondoren bere erreflektore propioa eraikitzen saiatu zen, baina emaitza negargarria lortu zuen azken leunduan; John Herschelen kristalezko ispiluei eta Justus von Liebig alemaniarrak asmatutako azaleko zilartzeari buruz irakurri ondoren ispilu berri bat leundu zuen: honekin, leuntzea jasateko gai ziren kristalezko ispilu batean jarritako zilarrezko pelikula iraunkorrak lortu zituen zilartzearen aldaera bat asmatu zuen.

Zilartzearekin zein beirarekin proba egin zuen, bere konposaketa eta ezaugarriak aldatuz; 1862an 39 zentimetroko irekidura zuen teleskopio batentzako ispilu bat amaitu zuen, behin frogatu ondoren oso arrakastatsua izan zena. Berehala hasi zen teleskopio berri bat eraikitzen, oraingoan denbora gutxian amaitu zuen 71 zentimetroko irekidurako erreflektore bat, behin betiko prest 1872an utzi zuen arte leundu eta hobetu zuen arren: urte horretan bertan, maiatzean, Vega izarraren espektroa hartzea lortu zuen, non argi eta garbi bost lerro ikus zitezkeen.

Orion konstelazioko nebulosari argazkia atera zion lehena ere izan zen, 1880an.

Bere aita John William Draper 1840an Ilargiaren lehen argazkia atera zuen mediku ospetsu bat izan zen. 1859an Henry Draper New Yorkeko Bellevue Hospitaleko mediku bezala kontratatua izan zen eta 1866an New Yorkeko unibertsitateko medikuntza fakultateko dekanoa izan zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lanak gehienbat argazkiak dira, batez ere 1874ko Artizarraren igaroerari eginikoak. Bere alargunak ia 400.000 dolarrekoa zen Henry Draperren oroitzapenezko funtsa Harvardeko Behatokiari (Harvard College Observatory) eman zion gaur egun bere izena daraman izar espektroen Henry Draper katalogoa sortzea finantzatzeko. Bere biloba Antonia Mauryk bere lana jarraituko zuen lan honetan Edward Charles Pickeringi lagunduz.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henry Draper Aldatu lotura Wikidatan