Henry Miller

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Henry Miller
Henry Miller 1940.jpg
Bizitza
Jaiotza New York1891ko abenduaren 26a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Los Angeles1980ko ekainaren 7a (88 urte)
Familia
Ezkontidea(k) June Miller
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, margolaria, eleberrigilea eta saiakeragilea
Lan nabarmenak Tropic of Cancer
Black Spring
Tropic of Capricorn
The Colossus of Maroussi
Los tres ancianos
IMDb nm0588469
http://www.henrymiller.info/
Henry Miller signature.svg

Henry Valentine Miller (Manhattan, 1891ko abenduaren 26a - Pacific Palisades, 1980ko ekainaren 7a) idazle eta margolari estatubatuarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere obra bitalistak, anarkismotik hurbil eta erotismoz beteak, polemika eta zentsura nabarmenak sortu zituzten, baina, aldi berean, berari esker, sexua literaturan normaltasun handiagorekin tratatzea lortu zuen. New Yorken 1891ko abenduaren 26an jaio zen, enplegu askotan murgildu zen bere gaztaroan eta bere hiriko City Collegen ikasi zuen denbora txiki batean. 1930ean Parisera joan zen Beheraldi Handiko garaian. Hiri honetan, hamar urte pasa zituen eta bohemia motako bizitza eraman zuen, bere lehenengo hiru nobeletan deskribatuz: Kantzerreko tropikoa (1934), Udaberri beltza (1936) eta Kaprikornioko tropikoa (1939). Urte bat igaro zuen Grezian, Lawrence Durrellek inbitatua eta horrez gero Estatu Batuetara bueltatu zen 1940an, Big Sur, Kalifornia, bere erresidentziaz hartuz. Han bere greziar urtea gogoratu eta idatzi zuen Marussiko Kolosoan. Liburu honeta, Grezia gizadiak jainko moduan bizi dezakeen leku bezala adierazten du. Aire girotuko amesgaiztoan (1945-1947) bere Greziako liburuaren kontrazalaz hartu dezakegu, Estatu Batuetako bizitza ikuspuntu pesimista batean islatuz. Bere beste obra batzuk: Kruzifixio Arrosa (trilogia: Sexus (1949), Plexus (1953) eta Nexus (1960); Big Sur eta Boskoren laranjak (1957) eta D. H. Lawrencen mundua (1980). Bere obra eta bizimoduagatik askatasun literario eta pertsonalaren defendatzailea izan zen urte askotan eta Beat belaunaldiaren aitzindari zuzentzat hartu genezake. Bere bi "tropikoak" bere obrarik inportanteenak dira: estruktura gabeko nobelak, non bere esperientzia sexualak, artistikoak eta espiritualak konfesio bitalista eta mugaz kanpo bihurtzen dituena. 1980ko ekainaren 7an hil zen Pacific Palisadesen (Kalifornia).

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henry Miller Aldatu lotura Wikidatan