Henry Moseley

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Henry Moseley
Henry Moseley (1887-1915).jpg
Bizitza
Jaiotza Weymouth1887ko azaroaren 23a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Gallipoliko penintsula1915eko abuztuaren 10a (27 urte)
Hezkuntza
Heziketa Eton College
Trinity College
Jarduerak
Jarduerak fisikaria, ingeniaria eta zientzialaria
Enplegatzailea(k) Manchesterreko Unibertsitatea
Oxfordeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Nominazioak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra

Henry Gwyn Jeffreys Moseley (Weymouth, Dorset, Erresuma Batua, 1887ko azaroaren 23a - Gallipoli, Otomandar Inperioa, 1915eko abuztuaren 10a) britainiar fisikari eta kimikaria izan zen. Zientziari eginiko aportazio nagusia Moseleyren legea izan zen: kimikan, atomo baten zenbakiaren (Z) eta irradatzen dituen X izpien uhin-luzeraren artean dagoen erlazioa zehazten duen legea.

Rutherford eta Antonius van den Broekek zehatz-mehatz definitutako Bohrren eredu atomikoari ezinbesteko laguntza eman zion, nukleo atomikoek zenbaki atomikoaren berdinak diren karga positibok dituztela esanez.

50 elementu baino gehiagoren X izpien espektroak ikertu zituen eta, 1912an, zenbaki atomikoen legea aurkitu zuen, izpi katodikoez bonbardatutako elementu batek ekoizten dituen X izpien frekuentziaren erroa elementu horren zenbaki atomikoarekin proportzionala da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henry Gwyn Jeffreys Moseley Weymouthen jaio zen, Dorseten, Erresuma Batuan, 1887ko azaroaren 23an.

Aita naturalista izan zuen, Anatomia irakaslea Oxforden eta Challenger Expedition-eko kide[1].

Eton Collegen egin zituen lehen ikasketak eta, 1906an, Oxford Unibertsitateko Trinity Collegen sartu zen. 1910ean, Manchester Universityra joan zen Ernest Rutherfordekin lan egitera[2].

Atomoen egitura aztertu zuen, eta 1913an gai kimiko baten X izpien espektroaren eta atomo-zenbakiaren artean harreman zuzen bat aurkitu zuen, analisi kimikorako prozedura berri bat ezarriz. Bere aurkikuntzei esker elementu kimikoen atomo-zenbakiak zehatzago ezagutu ziren, eta zehatzago kokatu ahal izan ziren gai kimikoen sailkapenean.

Henry Moseleyk taula periodikoko elementu bakoitzari zenbaki atomiko bat esleitu zionean, zulo libreak non zeuden zehazki jakin ahal izan zen. 1913-1914. urteak ziren artean eta Moseleyk argi ikusi zuen lantanidoak 14 bakarrik izan zitezkeela (zeriotik hasi eta luteziorainokoak) eta 61 zenbaki atomikoduna zela artean aurkitzeke zegoen bakarra. Hala ere ez zen 1947ra arte isolatu. Prometio izena eman zitzaion[3].

1914an, Manchester utzi eta Oxfordera itzuli zen, ikerketan murgiltzeko xedean, baina I. Mundu Gerra hasi zen eta horrek beste bide batera eraman zuen. Royal Engineers dibisioan alistatu zen eta Gallipolira destinatu zuten. 1915eko abuztuaren 10ean, Gallipoliko guduan, frankotiratzaile baten balan eman zion buruan telegrafiatzen saiatzen ari zen bitartean[4]. Horrela bukatu zen Moseleyren bizia, 27 urte besterik ez zituenean.

Historialari askoren baitan, Moseley Nobel Saria irabazi ahal izateko lanak eginak zituen, baina bizirik dauden ikertzaileentzako bakarrik da sari hori. Orduz gero, Erresuma Batuko gobernuak II. Mundu Gerran eta gaur arte, behintzat, ez die garrantzi handiko zientzialariei gerra garaian armadan alistatzen uzten.

Moseleyren legea: kimikan, atomo baten zenbakiaren (Z) eta irradatzen dituen X izpien uhin-luzeraren artean dagoen erlazioa zehazten duen legea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henry Moseley Aldatu lotura Wikidatan