Henry Rawlinson
Itxura
Henry Creswicke Rawlinson ingeles militarra eta arkeologoa (Chadlington, Oxfordshire, 1810eko apirilaren 5a - Londres, 1895eko martxoaren 5a). Ekialdeko Indietako Konpainiako armadan zerbitzatu zuen 1827-1833 urteetan, eta ondoren Persiara joan zen xahren armada berriro antolatzera. Kandahar eta Bagdadeko hirietan ere ofizial militarra izan zen. Behistungo idazki kuneiformea eta Niniveko eta Babiloniako idazki asiriarrak aztertu zituen. 1856. urtean Indietako Kontseiluko kide izendatu zuten. Obra nagusiak: Persian Cuneiform Inscription at Behistun (1846-1851), A Commentary on the Cuneiform Inscriptions of Babylonia and Assyria (1850) eta Outline of the History of Assyria (1852).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henry Rawlinson |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.