Henry Russell
Itxura
Henry Russell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa Okzitania, 1834ko otsailaren 14a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Biarritz, 1909ko otsailaren 5a (74 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Couvent des cordeliers de Pons (en) (1844 - 1847) Collège de Pontlevoy (en) (1847 - 1849) Clongowes Wood College (en) (1851 - 1852) |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, mendigoizalea eta idazlea |
Kidetza | Société Ramond (en) Club alpin français (en) |
Henry Patrick Marie, Russell-Killough kondea (1834, Tolosa, Okzitania – 1909ko otsailaren 5a, Biarritz, Euskal Herria) okzitaniar-britainiar mendizale, abenturazale, bidaiari eta pirineista bat izan zen.
Pirinioetako mendi ugari lehenbizikoz igotzen aintzidarietako bat izan zen. Vignemale mendiarekin obsesio berezia izateagatik ezaguna zen. Monte Perdido hirutan igo zuen.
Munduan barna ere hiru urtez bidaiatu zuen, tartean San Petersburgo, Mosku, Irkutsk, Pekin, Gobi basamortua birritan zeharkatu, Amur ibaia jaitsi, Shanghai eta Hong Kong hirietara joan, Australia eta Zeelanda Berrira bidaiatu zuen. Indian urte osoa igaro, eta Frantziara Kairo eta Konstantinoplan barna itzuli zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henry Russell |