Herb Alpert

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herb Alpert
Herb Alpert 1966.jpg
Bizitza
Izen osoaHerbert Alpert
JaiotzaLos Angeles1935eko martxoaren 31 (86 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLos Angeles
Talde etnikoajudua
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Lani Hall
Hezkuntza
HeziketaHegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
USC Thornton School of Music (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, tronpeta-jotzailea, orkestra zuzendaria, ekintzailea, kantugilea, jazz musikaria, disko-ekoizlea, abeslaria eta musika-talde gidaria
Jasotako sariak
KidetzaHerb Alpert & The Tijuana Brass
Genero artistikoajazza
lounge music (en) Itzuli
crossover jazz (en) Itzuli
Musika instrumentuatronpeta
DiskoetxeaA&M Records (en) Itzuli
Durium Marche Estere
Almo Sounds (en) Itzuli

herbalpert.herbalpertpresents.com
IMDB: nm0004704 Allmovie: p318788 IBDB: 22254
Facebook: HerbAlpertPresents Youtube: UCaRUtreXORJYDeoQkxSio-g Last fm: Herb+Alpert Musicbrainz: db76f244-049f-440e-be53-cc5f3c0cdfb6 Songkick: 310323 Discogs: 35022 Allmusic: mn0000674332 Edit the value on Wikidata

Herb Alpert (Los Angeles, Kalifornia, 1935eko martxoaren 31) estatubatuar musikari eta musika-industrialaria da. Alpert da historia osoan disko gehien saldu duen instrumentistetako bat. Horri esker, izugarri hazi zen haren A&M Records disko-konpainia. 1962an topatu zuen Alpertek bere txokoa musikaren munduan, The Lonely Bull instrumentala jotzean. Ameriachi deitu zioten haren musikari, mariachi, rock eta tankera batzuetako musikak nahasten baitzituen. A&M Records diskoetxeak atera zuen abesti hura, eta, gero, Carole King, The Carpenters, The Police eta beste batzuen diskoak ekoitzi zituen. 1960tik aurrera, beste mota bateko musika egin zuen Alperten Herb Alpert and the Tijuana Brass taldeak. Disko ikaragarri saldu zuten. 1965ean, Abesti Instrumental Onenaren Grammy saria eman zioten A Taste of Honey abestiari. Alpert instrumentista moduan aritu ohi zen beti, baina abeslari gisa ere lortu zuen arrakastarik, 1968an, This Guy´s in Love With You kantuaz. Hurrengo urteetan, diskoak grabatzen jarraitu zuen Alpertek, eta A&M Recordsen sormen-alderdia indartzen. 1979an, Pop Instrumentista Onenaren Grammy saria eman zioten, Rise abestiagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herb Alpert Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Kalifornia
Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.