Herbert Simon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Herbert Simon
Herbert simon red complete.jpg
Bizitza
Jaiotza Milwaukee1916ko ekainaren 15a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Pittsburgh2001eko otsailaren 9a (84 urte)
Hezkuntza
Heziketa Chicagoko Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Henry Schultz
Harold Lasswell
Doktorego ikaslea(k) Edward Feigenbaum
Hizkuntzak ingelesa
Ikaslea(k) Edward Feigenbaum
Allen Newell
David Servan-Schreiber
Lanbidea
Lanbidea ekonomialaria, psikologoa, politikaria, soziologoa, unibertsitateko irakaslea eta informatikaria
Enplegatzailea(k) Carnegie Mellon Unibertsitatea
Illinois Institute of Technology
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Txinako Zientzien Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Association for Computing Machinery
Sinesmenak
Erlijioa ateismoa

Herbert Alexander Simon (Milwaukee, Wisconsin, AEB, 1916ko ekainaren 15a - Pittsburgh, Pennsylvania, 2001eko otsailaren 9a) estatubatuar ekonomista eta zientzialaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Illinoisko Teknologia Institutuko irakasle izan zen 1942-1949 bitartean, administrazio eta psikologiako irakaslea 1949-1965 bitartean Carnegie-Mellonen, eta informatika eta psikologiakoa 1965az gero.

Psikologiaren, ekonomiaren eta konputagailuen alorrean egindako lanengatik da batez ere ezaguna. Besteak beste, antolamendu konplexuetan erabakiak hartzeko mekanismoak ikertu ditu, eta ondorio hau atera du: negozioetan diharduten adituek, denbora eta informazio mugatua dutenez, emaitza onargarriak baizik ez dituzte bilatzen eta ez emaitzarik onenak, ordu arte uste bezala.

Aipagarriak ditu, era berean, adimen artifizialari buruz egindako lanak.

1978an Ekonomiako Nobel saria eman zioten, ekonomian erabakiak hartzeko prozesuen inguruan egindako ekarpenengatik.

Bere idazlanen artean azpimarratzekoak dira The Sciences of the Artificial (1969, Artifizialaren zientziak), Human Problem Solving (1972, Gizakia eta arazoen konponbidea) eta Models of Discovery (1977, Aurkikuntza ereduak).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herbert Simon Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]