Herdoilaren gerrikoa
| Herdoilaren gerrikoa | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | lurraldea, cultural area (en) |
| Eponimoa | Herdoil |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 40°56′48″N 79°53′31″W / 40.9467°N 79.892°W |
Herdoilaren gerrikoa (ingelesez: Rust Belt) AEBetako industria eremua osatzen zuen eskualde bat da, gaur egun desindustrializazioaren ondorioz nabarmen pobretu dena. Kanadara ere hedatzen da, bereziki AEBekin muga egiten duten eskualde batzuetara.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Industria eremu hori honako estatu hauek osatzen dute:
- Delaware (Wilmington),
- Illinois (ipar-ekialdea, nagusiki Chicago inguruan),
- Indiana (iparraldea),
- Maryland (Baltimore),
- Mendebaldeko Virginia (iparraldea),
- Michigan (hegoaldea),
- Missouri (Saint Louis),
- New Jersey (iparraldea),
- New York (nagusiki Buffalo eta New York hirien inguruan),
- Ohio (iparraldea),
- Pennsylvania (estatuko eremu handiena), eta
- Wisconsin (ekialdea, nagusiki Milwaukee inguruan).
Kanadako industria eremuak honako hiri hauek barne hartzen ditu: Hamilton, St. Catharines eta Windsor.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualde horrek industriagune gisa gorakada izatearen arrazoia Mendebaldeko Virginia, Tennessee, Kentucky eta Pennsylvania estatuetako ikatz mehatzen hurbiltasunari zor die. XIX. mendean,inmigrazioaren fluxu handiak biztanleria emendatu zuen, eta Aintzira Handien bidezko ibai garraioak berarekin bat eskualdearen garapena ekarri. Eskualdea herrialde osoan trenbidea izan zuten lehenetarikoa izan zen.
Manufakturen gainbehera hori globalizazioak eta merkataritza askearen inguruko nazioarteko akordioen orokortzeak sorrarazi zuten. Gutxiago aipatu ohi diren beste eragile batzuk AEBetako garraioa eta barne eredu migratorioen ezartzeak izan ziren. Horrela, bada, nahiz eta gaur egun energia eta lehengai iturrien hurbiltasuna hain garrantzitsua ez izan, manufakturen gaineko inbertsioaren zati bat herrialdearen barnean soldata baxuagoak dituzten estatuetara lekualdatu da, hots, Eguzkiaren gerrikoa edo Sun Belt deritzon eremura. Aintzinako Manufacturing Belt (Manufakturen gerrikoa) eremuaren krisia eta gainbeherak Rust Belt (Herdoilaren gerrikoa) izendapena askoz ere hedatu eta ezagunagoa izatea ekarri du.
Desindustrializazioaren eraginak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Desindustrializazioak gehien kaltetu duen estatua Michigan da. Azken 30 urtean, Detroit hiriak bere biztanleriaren erdia galdu du, baina krimenaren maiztasuna nabarmen areagotu zaio. 2007ko abuztuan % 7,4az Michigan estatuak AEBetako langabezia tasa handiena zuen. Detroit hirian langabezia tasa % 14 inguruan zegoen, biztanleriaren heren bat txirotasunean bizi baitzen.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- American Steel, Richard Preston (1991), Prentice Hall. ISBN 0-13-029604-X
- Images of the Rust Belt, James Jeffery Higgins (1999), Kent State University Press. ISBN 0-87338-626-4
- Industrial Sunset, Steven High (2003), University of Toronto Press. ISBN 0-8020-8528-8
- People and Folks: Gangs, Crime, and the Underclass in a Rust Belt City, John Hagedorn eta Perry Macon (1988), Lake View Press. ISBN 0-941702-21-9
- Reorganizing the Rust Belt, Steven Henry Lopez (2004), University of California Press. ISBN 0-520-23565-7
- Revival in the Rust Belt, Daniel R. Denison and Stuart L. Hill (1987), University of Michigan Press. ISBN 0-87944-322-7.
