Edukira joan

Herensuge urdin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herensuge urdina (glaucus atlanticus)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaMollusca
KlaseaGastropoda
OrdenaNudibranchia
FamiliaGlaucidae
GeneroaGlaucus
Espeziea Glaucus atlanticus
Gastropoda
Datu orokorrak
Koloreaurdin

Herensuge urdina ( glaucus atlanticus ) deitzen da, baina horrez gain beste izenekaz deitu ahal zaio adb: Itsas bare urdina, aingeru urdina, eta itsas enara. [1]Gasteropodo nudibranquio espeziea da, Glaucidae familiakoa. Horrez gain Glaucus generoaren barruan Herensuge urdinen beste espezie antzeko batzuk ere badaude.

Herensuge urdina hermafrodita da, hau da, mutil eta nesken genitalak dauzka. 3-4 cm luze da, bizkarraldean kolore urdin zilarreztatua dauka eta sabeldadean, berriz, urdin zurbila.

Ur epeletan eta tropikaletan topa daiteke, hau da, Hegoafrikako ekialdeko eta hegoaldeko kostaldeetan, Europako ureetan, Austrialeko eta Mozambikeko ekialdeko kostaldeetan etb.

Bere itxura alde batera utzita, nahiko arriskutsuak dira. Hala ere, bere ziztada jasotzea, oso zaila da, hau da, oso gitxitan gertatu da. Noizbehinka, klimazko baldintza zehatzetan, kostaldera hurbildu daiteke. Kanibalismo kasu asko ikusi dira, batez ere elikagai gitxi daukanean edo talde handi baten daudenean.[2]

3-4 cm luze neurtzen ditu. Bizkarraldean kolore urdin zilarreztatua du eta sabelaldean, berriz, urdin zurbila. [3]Oinean zehar marra beltzak edo urdin ilunak ditu. Sei gorputzadar dauzka, aurrekoak atzekaldekoak baino handi eta gizenagoak izanik.

Herensuge urdinaren gorputza laua eta konikoa da, eta luzapenetan adarkatzen diren sei atzamar formadun eranskinak dauzka. Lobulu horietako “atzamarrak” teknikoki, zeratak bezala ezagutzen dira. Zeraten puntetan zelula zorrotzak daude, eta ziztada ikaragarria eragin ditzakete ukituz gero. Pozoia hegal antzeko luzapenetan gordetzen dute.

Alcide d 'Orbignyk oso motel eta apatiko bezala deskribatzen du, bost minututan hamar zentimetro inguru mugitzen baita[4].

Barea bere kabuz mugitu daitekeenez, ez dago erabat zehaztuta planktonekoa den edo ohitura pelagikoak dituen ornogabea den.

Informazioaren sakonketa eta forma berrien deskribapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1777ko Glaucus atlanticus Forster-en deskribapenaren ondoren, Glaucus biren deskribapen asko biderkatzen dira, adibidez, zerata daramaten gehigarrien kopuruan oinarrituak (testu zaharretan soilik deituak), lau, sei edo zortzimilako, izen espezifiko berriek natural handiak ohoratzen dituzte. 1816an, Blainvillek genero berri bat ere bereizi zuen, Laniogerus, Glaucusengandik hurbil zegoena, eta 1822ean xehetasunez deskribatu zuena, gaur egun sinonimotzat hartzen dena: izan ere, urte batzuk geroago, Sander Rangek jada holotipoa bere espezimen berekoen antzekotzat jotzen zuen: etanolean kontserbatu, uzkurtu, puztu eta bere jaioberrien zati bat galtzen dute. 1836an, George Bennettek animalia itsasoko uretatik edo alkoholetik kanpo azkar deskonposatzen zela deskribatu zuen26; 1868an, Berghek animalia horiek kontserbatzeko zailtasunen berri ere eman zuen, baita Reinhardtek garagardoa ez erortzeko egin zituen esperimentuen berri ere.

Bere organoak oso gitxi garatuta daude, uretan flotatu dezakeen moluskua izanda harritzekoa ez dena .

Begi oso txikiak dauzka. 15 diametrogaz eta pigmenturen bat duen gorputz errefrakzio batez osatuta daude. Audiofonoa begi-aparatukoak baino bi aldiz handiagoa den besikula hori batez osatuta dago. Ahoa obalatua da. Irekidura bertikala dauka, eta, horrez gain, bi kornea-baraila. Ahoan 11 eta 20 hortz artean ditu eta dentikuluz inguratutako erdiko punta bat.[5] Bi eta hamar artean, punta-zorrotzak edo kurbatuak dauzka. Multzoak ildaskatze-orri bat osatzen du. Louis Souleyetek poltsa handi bat bezala deskribatzen du urdaila, baina poltsa hau, alboetan gibeleko kanal batzuk sortu beharrean, (hurbileko generoetan bezala), brankiako zirrosiak jasaten dituzten gehigarrietara luzapenak bidaltzen ditu, (lacerata) deitzen den zelula[6]. Luzapen horietan gibeleko adarrak amaitzen dira ere. Beraz, argizariek digestio-sistemaren truke-azalera handitzeko ez ezik, bertatik zirkulatzen duen odola zabaltzeko eta oxigenaziorako ere balio dute.

Antzeko espezieak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glaucus generoko espezieak, guztiak Glaucus marginatus espezietik hurbil dauden morfologiakoak dira. G. atlanticus tamainaz desberdina da. G. marginatus taldearen ordezkariek ez dute 12 mm baino gehiago neurtzen, eta metapodioaren luzerari dagokionez, askoz ere laburragoa da marginatusan. G. marginatusen kasuan zerata kopurua handiagoa da. 137 edo 139 izatera iristen dira guztira. Gainera, zenbait lerrotan jarrita daude, eta askotan zortzi gehigarritan, G. atlanticus, 22ren ohiko seien ordez. G. marginatus zakila ez dago armatuta, hau da, ez du arantza txitiginosoak. Radularen hortzen punta proportzionalki luzeagoa da G. marginatus-en kasuan; masailezurren ertzetan dauden hortz txikiak dauzka. G. marginatus-en lerro batean edo bitan banatzen dira, irregularragoak eta irregularragoak diren bitartean.

Herensuge urdina hermafrodita da, hau da, ar eta eme genitalak dauzka. [7]Habia noraezean dagoen egurragaz edo hilda dagoen animalia bategaz egiten du. Binandu ostean, oso txikiak diren 10 eta 36 arrautza inguru ekoizten ditu. 17 milimetrotik gorako luzeera izan daitekeenak. Gehienez bederatzi urtez bizi dira.

Zehazki nudibrankio gasteropodoen adarrekoa da (itsas barea). Bera baino askoz handiagoak diren animaliak jaten ditu, dauzkan labana formadun hortzekaz, euren masailezur kitinosoaren zehar dituenak. Haragijalea da. Beste moluskuez eta marmokez elikatzen da, bates ere, karabela portugesez, pozoitsuak eta haiek baino handiagoak diren arren. Karabela portuguesak (Physalia physalis) eta Valella (Vallela vallela) jaten ditu. Bere toxinekiko immunea baita. Beste alde batetik, egoera larri batean kanibal bihurtu daiteke[8]. Marmoka bezalako ezpezieez ere elikatzen da. Irentsi ondoren, herensuge urdina marmoka horien ezaugarri urtikatzaileez baliatu baitaiteke .

Herensuge urdina pelagikoa da, hau da, munduko itsasoetan banatuta dago, ur epel eta tropikaletan[9]. Hegoafrikako ekialdean eta kostaldean, Europako uretan, Austrialeko ekialdeko kostaldean, eta Mozambiken aurkitu daiteke.[10] Itsaso zabalean bizi arren, itsasertzera arrastraka heldu daiteke, eta horren ondorioz, batzuetan hondartzetan ikusi daiteke. Mundu osoko ur ozeanikoetan eta tropikaleetan flotatzen dute, irentsi egiten duten oxigenoa geldiarazi egiten dutelako. Beti gainazalean mugitzen da, eta nahiko modu pasiboan, haizeak eta korronteak bidaltzen duten lekura.

Herensuge urdina uraren gainazalean bizi da, presa baterako unerik arriskutsuenean. Zerutik ikusten den aldean ia ikusezina da, daukan urdin disdiratsua itsasoarekin kamuflatzen delako, horrez gain itsasoaren kolore bera daukalako. Horrela, hegaztiek zerutik ikustea ia ezinezkoa da. Behealdean zilarreztatuak dira, mimetizazio-efektu bera lortzen, arrainak ez ikusteko.[11]

Defentsa-estrategia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ahalmen urtikatzailea elikatzen den hidrozooetatik ateratzen du. Haragijale batek harrapakin batetik datozen elementuak babesteko berrerabiltze horri, batzuetan, “Oplophagia” deitzen zaio. Herensuge urdina toxinekiko immunea da eta nematozitoak poltsa espezializatuetan biltegiratzen ditu: cnidosac-ak izena dutenak. Gorputzean zehar banatuak dauzka, baina zeratetan ere dauzka, oinarritik muturreraino poliki-poliki mugitzen dena.[12]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) 6 DATOS FASCINANTES SOBRE LOS DRAGONES AZULES. ecverde (kontsulta data: 2022-10-23).
  2. (Gaztelaniaz) Navarro, Natxo. (2020-03-25). «Adaptarse al entorno: el camuflaje del dragón azul (Glaucus atlanticus)» SUBMON (kontsulta data: 2022-10-23).
  3. (Gaztelaniaz) «Dragón Marino Azul (Glaucus atlanticus)» iNaturalist Ecuador (kontsulta data: 2022-10-23).
  4. Shugrin, Anatoly Ivanovich. Oxford University Press 2011-10-31 (kontsulta data: 2022-10-25).
  5. Lalli, Carol M.; Gilmer, Ronald W.. (1989-03-01). Pelagic Snails.  doi:10.1515/9781503623088. (kontsulta data: 2022-10-28).
  6. Souleyet. , 440 or..
  7. (Gaztelaniaz) «Dragón azul» Wiki Reino Animalia (kontsulta data: 2022-10-23).
  8. (Gaztelaniaz) de 2020, 12 de Mayo. «Qué es el dragón azul, la extraña criatura venenosa que apareció en una playa de Texas» infobae (kontsulta data: 2022-10-23).
  9. (Gaztelaniaz) «Dragón azul» Wiki Reino Animalia (kontsulta data: 2022-10-25).
  10. Worms, Frédéric. (2012). «Simone Weil, Albert Camus, le siècle et nous» Esprit Août/septembre (8): 9.  doi:10.3917/espri.1208.0009. ISSN 0014-0759. (kontsulta data: 2022-10-25).
  11. (Gaztelaniaz) Navarro, Natxo. (2020-03-25). «Adaptarse al entorno: el camuflaje del dragón azul (Glaucus atlanticus)» SUBMON (kontsulta data: 2022-10-28).
  12. (Gaztelaniaz) Thomas-Romero, Luz Eduviges. (2020-09-12). «El dragón azul: un invertebrado fascinante» Mis Animales (kontsulta data: 2022-10-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]