Herero eta nama herrien genozidioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bizirautea lortu zuen herero talde bat Omaheke basamortuan

Herero eta nama herrien genozidioa Alemaniar Inperioko agintari batzuk nahita bultzatutako herero eta nama herrien aurkako sarraski orokorra izan zen. Gaur egungo Namibian baina orduan Alemaniaren menpe zegoen Hego-mendebaldeko Alemaniar Afrikan gertatu zen. XX. mendeko lehen genozidiotzat hartzen da.

Gertaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1883an, Afrikaren banaketaren garaian, Franz Adolf Eduard Lüderitz kostako zati bat erosi zuen Angra Pequenatik hurbil. Erosketa ez zen era garbi eta zintzoan egin baina hala eta guztiz, Alemaniako gobernuak protektoratua sortu zuen lurralde berri hauetan.[1][2] Denbora aurrera joan eta Alemaniatik etorritako etorkinak lur gehienen jabe egin ziren eta Afrika Alemaniarraren zati bihurtu zuten eskualde izugarri handi bat. Honen ondorioz, ezinegona sortu zen bertako indigenen artean.[3][4]

1904ko urtarrilaren 12an, herero herria Samuel Mahareroren gidaritzapean Alemaniar inperioaren aurkako matxinada bat antolatu zuen. Abuztuan, Lothar von Trotha, alemaniar jeneralak hereroak garaitu zituen Waterbergeko guduan eta hereroak basamortura bultzatu zituen Omahekeko eskualdean, non bertan gehienak egarriz hil baitziren. Urrian nama herria baita ere alemaniarren aurka matxinatu ziren eta sufritu zuren patua antzekoa izan zen.

Guztira, 24.000–100.000 herero eta 10.000 nama hil egin ziren.[3][5][6][7][8][9][10]. Gerra honetan, 1.749 alemaniar hil ziren baita ere.

2004 Alemaniako gobernuak sarraskia aitortu zuen eta barkamena eskatu zuen haien arbasoen ekintzengatik, nahiz eta ordainetan dirurik edo bestelako konpentsatziorik ez eman biktimen ondorengoei[11][12][13]

Genozidioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trotha jenerala, Waterbergeko gudua baino lehen hereroen erresistentziarekin amaitzeko zera proposatzen zuen gutun batean:

« Nik sinisten dut nazio hau desagerrarazi behar dela, ezin bada eskualde honetatik bota... Posiblea da Grootfonteinetik Gobabisera doazen ur zuloak okupatzen baditugu. Gure gudarosteen etengabeko mugimenduekin atzera bueltatu diren talde txikiak topatu eta pixkanaka-pixkanaka akatu ahal ditugu.  »

Trotharen gudarosteak 3.000–5.000 herero gudarien aurkako Waterbergeko guduan irabazi zuten 1904ko abuztuaren 11-12an baina ezin izan zituzten biziraun zutenak atxilotu ihes egin baitzuten. Alemaniako gudariek gizonak, emakumeak eta umeak hiltzeko agindua zuten.

Estrategia honen ondorioz, azkenean hereroen zati txiki batek bakarrik ihes egin ahal izan zuten britainiarren menpeko Bechuanalandiako lurraldera; 1.000 baino gutxiago heldu ziren Bechuanalandiara eta bertan asiloa lortu zuten. Bueltatzea eragozteko, Trothak basamortuko ur putzuak gatzez betetzea agindu zuen. Patruila alemanek 13 metroko sakontasunean zeuden eskeletoak topatu zituzten, hereroek zulatuta ura aurkituko zutenaren itxaropenarekin.

Urriaren 2an, Trothak Hereroei zera idatzi zien:

« Ni, alemaniar gudarosteen jeneral gorenak gutun hau idazten diet hereroei. Hereroak ez dira jadanik alemanak. Koldarkeriaz, hilketak, lapurretak, belarriak moztu eta gorputzaren beste atal batzuk moztu dizkiete zauritutako (alemaniar) gudariei. (...) Samuel Maherero topatzen duenak 5.000 marko jasoko ditu eta beste 1000 edozein buruzagiarengatik. Herero nazioak herria utzi behar du. (...) Alemaniar mugen barruan dagoen edozein herero armarekin edo armarik gabe exekutatuta izango da. Ez emakumeak ez eta umeak ez dira barkatuak izango. Kanporatzeko eta beraien aurka tiroak botatzeko agindu dut. Hauek dira nire hitzak herero herriarentzat.  »

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1907. urterako 15.000 herero bakarrik zeuden bizirik. Kultura, hizkuntza eta nazio hau desagertzear egon bazen ere, gaur egungo Namibian 250.000 herero inguru bizi dira, biziiraun zutenen ondorengoak. Gaur egungo Namibiaren populazioaren %7a hereroa da eta %5a nama etniakoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Gewald, Jan-Bart (1998), Herero heroes: a socio-political history of the Herero of Namibia, 1890-1923, Oxford: James Currey, ISBN 978-0-82141-256-5 .
  2.   Peace and freedom (1980), Women's International League for Peace and Freedom, 40, The Section, 57. orrialdea .
  3. a b   Moses, A. Dirk (2008), Empire, Colony, Genocide: Conquest, Occupation and Subaltern Resistance in World History, New York: Berghahn Books, ISBN 978-1-84545-452-4 .
  4.   Bridgman, Jon M. (1981), The Revolt of the Hereros, California University Press, ISBN 978-0-52004-113-4, http://books.google.com/books?id=k1bRcJ885fAC .
  5.   Schaller, Dominik J. (2008), From Conquest to Genocide: Colonial Rule in German Southwest Africa and German East Africa, New York: Berghahn Books, 296. orrialdea, ISBN 1-8454-5452-9 .
  6.   Sara L. Friedrichsmeyer, Sara Lennox, and Susanne M. Zantop (1998), The Imperialist Imagination: German Colonialism and Its Legacy, University of Michigan Press, 87. orrialdea, ISBN 978-0-47209-682-4 .
  7.   Nuhn, Walter (1989), Sturm über Südwest. Der Hereroaufstand von 1904, Koblentza: Bernard & Graefe-Verlag, ISBN 3-7637-5852-6 .
  8.   Marie-Aude Baronian, Stephan Besser, Yolande Jansen (2007), Diaspora and Memory: Figures of Displacement in Contemporary Literature, Arts and Politics, Rodopi, 33. orrialdea, ISBN 978-1-42948-147-2, http://books.google.com/books?id=LItBN2keNpQC&pg=PA33&dq=Herero+starvation .
  9.   Samuel Totten, William S. Parsons, Israel W. Charny (2004), Century of Genocide: Critical Essays and Eyewitness Accounts, New York: Routledge, ISBN 978-0-20389-043-1, http://books.google.com/books?id=5Ef8Hrx8Cd0C&pg=PA51&dq=Herero+Poisoned+wells .
  10.   Kroll, Dan (2006), Securing Our Water Supply: Protecting a Vulnerable Resource, PennWell Corp/University of Michigan Press, 22. orrialdea, ISBN 978-1-59370-069-0 .
  11.   BBC News (2004-8-14), Germany admits Namibia genocide, http://news.bbc.co.uk/1/hi/world/africa/3565938.stm .
  12.   Tejas, Aditya (2015-7-9), German Official Says Namibia Herero Killings Were 'Genocide' And Part Of 'Race War', International Business Times, http://www.ibtimes.com/german-official-says-namibia-herero-killings-were-genocide-part-race-war-2000764 .
  13. (Alemanez)  Deutsche Kolonialverbrechen: Bundesregierung nennt Herero-Massaker erstmals "Völkermord", Spiegel Online, 2015-7-13, http://www.spiegel.de/politik/deutschland/namibia-massaker-bundesregierung-spricht-von-voelkermord-a-1043117.html .