Heriotz korridore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Heriotz korridorea, herrialde anglosaxoietan eta bereziki AEBetan, heriotza zigorraren gauzatzearen zain dauden presoen gelak egoten diren espetxearen sail edo atalak jasotzen duen izena da. Leku fisikoaz gain, izendapena presoen heriotz zigorraren esperoaldia izendatzeko ere erabiltzen da.

Epealdi hau zehaztugabea da, berehalakoa edota urte luzez luzatu liteke, hain zuzen ere, bere kritikariek heriotz zigorrera kondenatua dagoen presoari gehitutako beharrezkoa ez den ankerkeria dela aipatu ohi dute. Heriotz korridorean egoteak ez du ezn nahi halabeharrez presoa ziurtasun osoz hilko dutela, batzutan urte luzez heriotz korridorean egon diren presoei zigorra barkatu, heriotz korridoretik atera eta bizialdi osorako zigorraz edota zigorraldi txikiagoez ordezkatuak baidira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]