Heriotza iragarritako baten kronika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Heriotza iragarritako baten kronika
Character Map Chronicle of a Death Foretold.jpg
Datuak
Idazlea Gabriel García Márquez
Argitaratze-data 1981
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua Crónica de una muerte anunciada
Herrialdea Kolonbia
Orrialdeak 90
ISBN 987-1138-01-6 ISBN 987-1138-01-6
OCLC 43223288

Heriotza iragarritako baten kronika (gaztelaniaz: Crónica de una muerte anunciada) Gabriel Garcia Marquez idazle kolonbiarrak idatziriko eleberria da. Lehenengoz 1981ean argitaratu zen, eta kazetari era batean, Santiago Nasarren heriotza kontatzen du Vicario anaien eskuetan.

Aipagarria liburu honetan kontatzen den istorioa benetan gertatu zen gertakizun batean oinarrituta dagoela. 1951. urteko idazlearen bizipena da aldaketa batzuekin eleberrigintzara egokitzeko asmoarekin.

1982an Xalbador Garmendiak, Sendoa argitaletxeari esker, eleberria euskaratu zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karibe kostako herri txiki eta isolatu batean, Bayardo San Román (aberatsa eta etorri berria) eta Ángela Vicario ezkonduko dira. Ezkondu eta gero, senar-emazteak, euren etxe berrira doaz eta, han, Ballardok bere emaztea birjina ez dela ikusiko du. Orduan Ángela Vicario bere gurasoen etxera bueltatzen du senarrak. Han amak gogor zigortuko du eta Ángelak Santiago Nasarri botatzen dio errua, herriko auzokide bat.

Vicario neba-arrebak -Pedro eta Pablo-, familiaren ohorea defendatu behar dute eta herritar gehienei Santiago Nasar akabatzeko erabakia hartu dutela esaten diete. Nasar, ez da enteratuko hil baino minutu batzuk lehenagora arte. Neba-arrebek Santiago hiltzen dute, behin eta berriro saiatu ondoren, euren etxe aurrean, jendearen aurrean. Ikusi zutenek, batzuk ezin izan zuten ezer egin, besteek ez zuten ezer egin. 27 urte zituelarik, Santiagoren lagun batek (narratzaileak), lekuko izan zen gertakarien berriketari ekin zion.

Urte batzuk geroago, Ángela Vicariok egunero idazten zion Bayardori, lehenik era formalean, ostean maitemindu gazteen eskutitzak eta, azkenik gaixoarena egiten. Azkenean, Bayardo 17 urte geroago bueltatzen da gutun guztiak ireki barik.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberri honen ezaugarri nabarietako bat pertsonaia kopurua da. Izan ere, herri txiki batean gertatzen denez kontakizuna herritar guztiek hartzen dute parte era zuzenean ala zeharka, edo aipatuak dira.

Gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istorioaren atal batzuk argitzeko ezintasuna nobelaren alderdi nabarietako bat da, izan ere, kontakizunaren alde garrantzitsu bat ez da argitzen: nola da posible Santiago Nasar-en hilketa saihestu ez izatea are gehiago egoeraren publikotasuna kontuan izanda. Honek, egia ezagutzea zein zaila den (egoera batzuetan) azaleratzen du.

Patua eta kasualitatearen arteko talka aurkezten zaigu. Inork sinistu ez zuen iragarritako hilketa eta sinistu zuten gutxi horiek saihestu ezin izan zutena.

Egunerokotasunean gertatzen den biolentzia (hilketaz gain): matxismoa, ohore kodeak inposaturiko mendeku egarria etab.

Erlijioa eta sinesmenak: fetitxismoa, sineskeria/superstizio,mirariak, sineskortasuna eta sinplismoa batik bat.


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.