Heriotza zigor
Heriotza zigorra lege prozesu bat da, pertsona bati egin duen krimenagatik Estatuak hila izateko zigorra ezartzen diona. Heriotza zigorra gauzatzean, presoa exekutatu egiten da.
Kriminal eta disidente politikoen heriotza zigorra historikoki momentuko gizarte batzuen bitartez erabilia izan da hala krimena zigortu eta disidentzia politikoa gutxitu edota ezabatzeko. Gaur egun, heriotza zigorra herrialde europar ia guztietan (Bielorrusian izan ezik), eta Ozeaniako gehienetan (adibidez Australian, Zeelanda Berrian edota Ekialdeko Timorren) deuseztatuta edota zigortuta dago. Latinoamerikako herrialde gehienek heriotza zigorra deuseztatu dute, nahiz eta bitartean, Estatu Batuetan, Guatemalan eta Karibeko herrialde gehienetan hau aplikatzen jarraitzen dute. Asian, Japonian eta Indian indarrez jarraitzen du eta baita Afrikako Botswana eta Zambian ere.
Heriotza zigorra indarrean duten herrialdeek hau heriotza krimenen, espioitzaren, traizioaren edota eskubide militarraren parte bezala erabiltzen dute.[1] Horretaz gain, beste herrialde batzuetan delitu sexualak zigortzeko erabiltzen dira eta hala kontsideratuak izaten dira bai adulterioa eta baita sodomia. Herrialde musulman batzuetan, apostasia zigortzen da, hau da, norberaren erlijioa izandakoaren ukazioa. Txinan ordea, pertsonen trafikoa eta politika arloko korrupzio kasu larriak zigortzen dira heriotza zigorraz. Ipar Korea bezalako estatuetan, aldiz, heriotza zigorra arrazoi politikoekin erabilia izan da, honekin hedapen handiena lortu nahian jende masei eskarmentua emateko; 2007an enpresa bateko zuzendaria publikoki exekutatu zuten kiroldegi batean 150.000 pertsonen aurrean, atzerrira dei telefoniko batzuk egiteagatik.
Heriotza zigorraren gaiak iritzi kontrajarriak sortzen ditu gaurdinon. Praktika honen aldekoen ustetan, heriotza zigorrak delituak murriztu eta hauen errepikapena ekiditzeaz gain hilketa zigortzeko modu bat da. Kontra daudenak, aldiz, heriotza zigorrak delituak biziarteko kartzela-zigorrak baino gehiago ez dituela murrizten argudiatzen dute; gainera hau delitua baino okerragoa dela eta sistema legalean errekurtso nahikoak izan ez ditzaketen minorien eta pobreen aurka eginiko diskriminazioa da.
Amnistia Internazionalak eskainitako datuek diotenez, 2003. urtean 1.146 pertsona exekutatu zituzten 28 herrialdetan. Horietako % 84, lau herrialdetan eginak: Txinak 726, Iranek 108, Ameriketako Estatu Batuek 65, eta Vietnamek 64. 2014.urtean ordea, 2.466 pertsona izan ziren heriotza zigorrera kondenatuak, aurreko urtean baino %28 gehiago hain zuzen. 2015eko abenduaren amaieran Mongolian heriotza zigorra deuseztatu ondoren, 140 dira praktika hau bertan behera utzi duten herrialdeak.
Metodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hauek dira munduan legez onartutako exekuzio metodoak, 2010. urtean:[2][3][4][5][6]
- Aulki elektrikoa (Ameriketako Estatu Batuetako zenbait estatu).
- Burugabetzea (Saudi Arabia).
- Fusilatzea (Ameriketako Estatu Batuetako Oklahoma estatua, Bielorrusia, Grenada, Indonesia, Ipar Korea, Kuba, Libano, Txinako Herri Errepublika, Txinako Errepublika, Vietnam, Yemen)
- Gas ganbera (Ameriketako Estatu Batuetako zenbait estatu).
- Injekzio hilgarria (heriotza zigorra onartua duten Ameriketako Estatu Batuetako estatu guztiak, Guatemala, Tailandia, Txinako Herri Errepublika, Vietnam)
- Urkatzea (Afganistan, Ameriketako Estatu Batuetako Washington estatua, Egipto, Hego Korea, India, Iran, Irak, Japonia, Libano, Liberia, Malawi, Malaysia, Myanmar, Pakistan, Palestinar Aginte Nazionala, Singapur, Siria, Sri Lanka, Txad, Yemen, Zimbabwe).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Ingelesez Shot at Dawn, Lehen Mundu Gerran exekutatutako soldadu britanikoentzako barkamena eskatzeko kanpaina
- ↑ (Ingelesez) «Methodes of execution by country», Nutzworld.com.
- ↑ (Ingelesez) «Methods of execution – Death Penalty Information Center», Deathpenaltyinfo.org.
- ↑ (Norvegieraz [bokmål]) «DØDSSTRAFFBULLETIN NR 4-2010», Amnistia Internazionala.
- ↑ (Norvegieraz [bokmål]) «DØDSSTRAFF: UTVIKLING I VERDEN», Amnistia Internazionala.
- ↑ (Ingelesez) «Execution methods by country», Executions.justsickshit.com.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heriotza zigor |
- (Gaztelaniaz) Heriotza zigorren aurka, Amnistia Internazionalaren webgunea
- Nagore IRAZUSTABARRENA: «Legalki hiltzeko manerak Erdi Aroko Nafarroan», Argia, 2013-03-10.