Heriotzaren Eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hildakoen Eguneko usadiozko aldarea, Milpa Alta, Mexiko Hiria.

Heriotzaren Eguna (gaztelaniaz Día de Muertos) mesoamerikar jatorriko hildakoen omenezko jaiegun bat da.

Urtero azaroaren 1 edo 2an ospatzen da, baina ez da urriaren 31ean ospatzen den Hilen, Santu Guztien edo Arimen Egunarekin nahastu behar, bi jaiegunak data beretxuetan ospatu arren, Hilen Eguna egute katolikoaren jaieguna den bitartean, Heriotzaren Egunak jatorri paganoa du, zehazkiago, jada espainiarren etorrera baina askoz ere lehenagotik azteka, maia, puperetxa eta totonaka herriek ospatzen zuten eta heriotzaren kultuarekin zerikusia duen ospakizun edo jaia zen. Mesoamerikar herrietan hildakoen garezur eta hezurrak gordetzeko eta ondoren haiek omendu eta oroitzeko asmoz jendaurrean trofeo gisa erakusteko ohitura zegoen, heriotza eta berpizkundearen errituaren barnean.

Ospakizun honetako ikur nagusienetako bat, La Catrina edota La Calavera Catrina delakoa da.

Mesoamerikako herrialdeetan ospatzen den ospakizuna da, eta bereziki eta indar handiz, Mexikon, ospakizun hau oso errotua eta barreiatua dagoen herrialdea. UNESCO erakundeak Gizateriaren Ondare izendatua du.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]