Heriotzaren lorategia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Heriotzaren lorategia
Jatorria
Sortzailea(k)Hugo Simberg
Sorrera-urtea1896
IzenburuaKuoleman puutarha, The Garden of Death eta Dödens trädgård
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak15,8 (altuera) × 17,5 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaAteneum
BildumaFinnish National Gallery (en) Itzuli
InbentarioaA II 968:16

Heriotzaren lorategia (finlandieraz Kuoleman puutarha) Hugo Simberg finlandiar margolari sinbolistak 1896an margotutako margolan bat da. Simbergen beste margolan askok bezala, eskena goibel bat erakusten du, beste mundu batekoa. Erdiko irudiek Heriotzaren ohiko irudia irudikatzen dute, baina euren jarrerek oso istorio ezberdin bat kontatzen dute. Heriotza bere lorategiaz lorazain trebe baten maitasun eta dedikazio guztiarekin arduratzen ari da. Zirriborro batean idatzitako ohar batean, egileak lorategia "hildakoek, Paradisura joan aurretik amaitzen duten tokia" deitu zuen.

Heriotzaren lorategia Simbergen gairik gogokoenetako bat izan zen, eta margolan honen zenbait bertsio egin zituen teknika ezberdinak erabiliz. Ezagunenen artean 1905 eta 1906 artean Tampereko katedralean fresko moduan margotutako tamaina handiagoko bertsio bat dago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]