Heritage Fundazioa

Heritage Fundazioa (ingelesez: The Heritage Foundation) Ameriketako Estatu Batuetako erakunde ultra kontserbadorea da, 1973an sortua. Washingtonen du egoitza (AEB).[1] Alderdi Errepublikanoko politikarientzat eta gobernuentzat lan egin du. Ronald Reagan presidente zela, Amerikako Estatu Batuetako mugimendu kontserbadorean lidergoa lortu zuen.[2]
Bere estatutuen arabera, Heritage Fundazioaren helburua banakako askatasunaren, gobernu mugatuaren, enpresa askearen, defentsa nazionalaren eta Estatu Batuetako balio tradizionalen printzipioen hedapena sustatzea da.[3] Fundazioaren lobbyak eragin nabarmena du Estatu Batuetako barne-politikan eragin publikoko hainbat gaitan.[4] Bereziki, XX. mendeko azken hiru hamarkadetako AEBetako kanpo-politika esku-hartzailearen parte aktibo bihurtu da, eta, horren ondorioz, fundazioa neokontserbadurismoarekin eta nazioarteko harremanen doktrinarekin lotzen da.
Margaret Thatcherek, Ronald Reaganek, George H. W. Bushek, beste politikari kontserbadoreen artean, fundazioaren aldeko jarrera erakutsi dute edota bertan hitz egin dute.[5] 1995az geroztik, Heritage Fundazioak urtero egiten du zalantzan jarritako Askatasun Ekonomikoaren Indizea gizarte-adierazlea, non munduko herrialdeen askatasun ekonomikoa neurtzeko ranking bat ezartzen duen.[6] Erakundeak balio sozial kontserbadoreak ere sustatzen ditu, hala nola abortuaren aurkako jarrera.[7]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Heritage Fundazioaren jatorria 1973an dago. Urte horretan, American Enterprise Instituteko bi analistek, hainbat desadostasunen ondoren, izaera kontserbadoreko institutu edo laborategi bat antolatzea erabaki zuten, eragin politikoko teknikak profesionalizatzeko. Fundazioaren hasierako finantzaketa Coors Brewing Companyren jabekidea zen Joseph Coors politikari kontserbadoreak eman zuen.[8] Geroago, aurrekontua handitu egin zen, Richard Mellon Scaife bilionarioaren laguntza finantzarioagatik. Paul Weyrich ekintzaile kontserbadorea izan zen bere lehen zuzendaria. 1977az geroztik, Heritageko presidentea Edwin Feulner Jr. izan da, aurretik Ordezkarien Ganberako Errepublikanoen Ikasketa Batzordeko zuzendari exekutiboa izan zena. Edwin Feulner, Jr., izan zen 1980an Resource Banken sorrera bultzatu zuena, ordutik, urtero ospatzen den ekitaldia, Estatu Batuetako think tanks guztietako profesional kontserbadoreak biltzen dituena.
Heritage Fundazioa Ameriketako Estatu Batuetako mugimendu kontserbadoreko buru izan zen Ronald Reagan presidente zela, eta haren politikak Heritage Mandate for Leadership erakundearen politiken azterketatik hartu ziren. Berlingo harresia erori zenean, nazioarteko hedapena hasi zuen Moskun atzerriko lehen bulegoa ireki zenean. 2001era arte, Heritage Fundazioak Policy Review argitaratu zuen, politika publikoei buruzko egunkari bat; ondoren, Hoover Institutionek erosi zuen.
Fundazioak erakunde aktibista gertu bat du, Heritage Action. Antza, Tea Party mugimenduaren sorreran eragin handia izan zuen.
Saria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Clare Boothe Luce saria Heritage Fundazioak eskaintzen duen ohorerik handiena da. Honekin mugimendu kontserbadoreari ekarpen nabarmenak egiten dizkion pertsoneei aitortzen die. Sarituen artean Ronald Reagan, Margaret Thatcher eta William F. Buckley, Jr. daude.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.britannica.com/topic/Heritage-Foundation
- ↑ https://www.nytimes.com/2023/04/20/us/politics/republican-president-2024-heritage-foundation.html
- ↑ https://www.heritage.org/about-heritage/impact
- ↑ https://web.archive.org/web/20070930015900/http://www.pfaw.org/pfaw/general/default.aspx?oid=4287
- ↑ https://www.heritage.org/conservatism/commentary/president-bush-speech-the-heritage-foundation
- ↑ Hill, Charles W. L. International Business: Competing in the Global Marketplace (10. edizioa). McGraw-Hill Education. 75.or. ISBN 978-0-07-811277-5.
- ↑ https://www.heritage.org/how-speak-life/what-are-the-consequences-abortion
- ↑ https://www.nndb.com/people/129/000025054/
- ↑ https://hluce.org/programs/clare-boothe-luce/
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Heritage Fundazioa Youtuben.
- (Ingelesez):Heritage Fundazioaren webgune ofiziala.