Herkules Nemearen lehoiarekin borrokan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hércules Nemearen lehoiarekin borrokan
Jatorria
Sortzailea(k)Francisco de Zurbarán
Sorrera-urtea1634
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak151 (altuera) × 166 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza mitologikoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaPradoko Museoa
BildumaPradoko Museoa
InbentarioaP001243

Herkules Nemearen lehoiarekin borrokan (gaztelaniaz: Hércules lucha con el león de NemeaFrancisco de Zurbaránen margolana da,  Madrilgo Prado Museoan dagoen. Ohol gaineko olio bat da, eta 151 cm-ko altuera eta 166 cm-ko zabalera du.

Herkulesek hamabi lan egin behar zituen Euristeorentzat nahiz eta Zurbaránek hamar pintura soilik egin Buen Retiro jauregiarentzat, espazio arrazoiak zirela eta. Honako hau, hamarretatik lehena da, horregatik Herkules guztiz biluzik azaltzen da, bere ohiko jantzia hil behar zuen lehoiaren azala baitzen. Ez ohikoak dira guztiz biluzik azaltzen diren irudiak espainiar artean, eta are gehiago gai profanoetan.

Zurbarán seguruenik grabatu batean inspiratu zen lan hau egiterakoan, muskulatura oso lineala baita eta itzala berriz oso markatua. Heroia argi biziari esker nabarmentzen da pinturaren beste elementu guztien gainetik. Lehoiaren iruditik berriz, burua besterik ez da sumatzen, gorputza iluntasunean erdizka azaltzen da. Herkules, lehenik gezi-kolpez akabatzen ahalegintzen da lehoia (geziak, puskatuta bere oinetan agertzen dira) baina ezintasunaren aurrean basapiztiaren gainera botatzen da eta akabatzen du.

Espainiako dinastia tradizionalki heroiaren irudiarekin ezagutua izan da, hori litzateke pintura honen gaiaren arrazoia. Herkulesek lehoiarekin borrokatzen du Nemeako lurraldea bere ikaratik libratzeko: modu berean, Espainiako errege Felipe IV.a bere herriaren babesle eta defendatzaile bere pertsona.

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]