Hermafrodita
Hermafrodita | |
---|---|
Greziar mitologia | |
![]() | |
Ezaugarriak | |
Sexua | Hermafroditismoa, gizonezkoa eta Intersexualitatea |
Familia | |
Aita | Hermes |
Ama | Afrodita |
Hermafrodita edo Hermafrodito, greziar mitologian, Hermes eta Afroditaren semea da. Ovidiok bildu zuen Metamorfosiak lanean (IV liburuan).[1]
Mitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ninfek hazi zuten Frigiako Ida mendian. 16 urterekin bere jaioterria utzi eta Asia Txikian zehar bidaiatu zuen Salmazis ninfa bizi zen putzu garrantzitsu batera iritsi zen arte. Hermafroditok ez zuen harengan inolako interesik erakutsi baina bere putzuan bainatzeari ekin zion. Salmazis aukera horretaz baliatu zen, eta harekin batera sartu zen uretan, besarkatuz eta jainkoei otoi eginez betirako elkartuta gera zitezen. Haren eskaria entzunik, jainkoek bi gorputzak batu zituzten eta izaera bikoitzeko pertsona sortu zen. izaki bakarrean elkartuz, sexu organo maskulino eta femeninoak. Hermafroditok bere gurasoei eskatu zien Salmazis putzuan murgiltzen zen edozein gizoni, berari bezala, emakumezkoen ezaugarriak ematea. Desio hori ere bete egin zen.[2]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Las metamorfosis: Libro IV - Wikisource» es.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2020-01-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Hermafrodito» Mitos y Leyendas 2014-06-12 (Noiz kontsultatua: 2020-01-08).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.