Hermann Rorschach
Hermann Rorschach | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zürich, 1884ko azaroaren 8a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Herisau, 1922ko apirilaren 2a (37 urte) |
Hobiratze lekua | Friedhof Nordheim (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: Peritonitisa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Olga Rorschach (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Zuricheko Unibertsitatea Bernako Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Eugen Bleuler |
Hizkuntzak | Swiss High German (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikiatra eta psikoanalista |
Influentziak | Eugen Bleuler eta Sigmund Freud |
![]() ![]() |
Hermann Rorschach (Zürich, 1884ko azaroaren 8a - Herisau, 1922ko apirilaren 2a) suitzar psikiatra eta psikoanalista izan zen.
Haurtzaroa eta gaztaroa Schaffhausenen igaro zituen. 1904an geologia eta botanika ikasketak egin zituen Neuchâtelgo Akademian. Hurrengo urtean Züricheko Unibertsitatean sartu zen medikuntza ikasteko. Errusiera ere ikasi zuen eta liluratuta geratu zen errusiar kulturarekin.
Ospitale mental batean egin zuen lan eta Eugen Bleuler psikiatrak zuzendutako doktore tesia amaitu zuen 1912an. 1913an Errusiara joan zen eta hainbat metodo psikiatriko ikasi zituen. 1915ean Herisauko Eskualdeko Ospitale Psikiatrikoko zuzendari laguntzailea izan zen.
1921ean Psychodiagnostik liburua idatzi zuen. Liburu honetan Rorschachen testaren ideia garatu zuen. Tinta-orbanak aztertuz, nortasuna eta desordena psikotikoak eta neurologikoak identifikatzeko aukera ematen du.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Rorschach, H. (1924). Manual for Rorschach Ink-blot Test. Chicago, IL: Stoelting
- Rorschach, H., Oberholzer, E. (1924). The Application of the Interpretation of Form to Psychoanalysis. Chicago.
- Rorschach, H., Beck, S.J. (1932). The Rorschach Test as Applied to a Feeble-minded Group. New York.
- Rorschach, H., Klopfer, B. (1938). Rorschach Research Exchange. New York.
- Rorschach, H. (1942). Psychodiagnostics: A diagnostic test based on perception (P. Lemkau & B. Kronenberg, Trans.). Berne, Switzerland: Hans Huber.
- Rorschach, H. (1948). Psychodiagnostik (tafeln): Psychodiagnostics (plates). Bern: Hans Huber; distributors for the United States: Grune and Stratton, New York, N.Y.