Hermann Scherchen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hermann Scherchen
SCHERCHEN.jpg
Bizitza
Jaiotza Berlin1891ko ekainaren 21a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Florentzia1966ko ekainaren 12a (74 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Gerda Müller
Lanbidea
Lanbidea orkestra zuzendaria, musikaria, musikologoa eta musikagilea
Kidetza second Viennese School
Genero artistikoa musika klasikoa
Musika instrumentua biolina
Sinesmenak
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Komunista

Hermann Scherchen (Berlin, Alemania, 1891eko ekainaren 21a - Florentzia, Italia, 1966ko ekainaren 12a) alemaniar orkestra-zuzendaria eta biola-jotzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1907-1910 urte-bitartean Berlingo Orkestra Filarmonikoko biola-jotzailea izan zen. 1910-1912 urte-bitartean Arnold Schönbergekin lan egin zuen, eta 1911n aurkeztu zen zuzendari gisa. 1914an Rigako Orkestra Sinfonikoko zuzendari izendatu zuten. Berlingo Musika Berriaren elkartea eta Melos musika-aldizkaria sortu zituen. Winterthurreko Orkestrako (1923), Königsbergeko Irratiko Orkestrako (1928), eta Zuricheko Irratiko Orkestrako (1944-1950) zuzendari izan zen.

Garrantzi handiko gidaliburu bat idatzi zuen, orkestra-zuzendaritzari buruzkoa (1929). XX. mendeko musikagileen aldezle sutsua izan zen, batez ere Schönbergena eta Anton Webernena, eta haien lanak ezagutarazi zituen. 1954an musika-estudio elektroniko bat zabaldu zuen Italian, Gravesanon.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hermann Scherchen Aldatu lotura Wikidatan