Hermann von Helmholtz
Hermann von Helmholtz (Potsdam, Alemania, 1821eko abuztuaren 31 - Charlottenburg, Alemania, 1894 irailaren 8a) fisikaria eta fisiologoa izan zen.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Potsdamen sendagile militar izan zen (1843), eta gero anatomia eta fisiologia irakasten jardun zuen Könisbergen (1849), Bonnen (1855) eta Heidelbergen (1858). Azkenik, fisikako irakasle izan zen Berlinen, 1871. urtetik aurrera. 1847an argitaratu zuen txosten batean, energiaren iraupenaren hastapena azaltzearekin batera, fenomeno fisikoak energia-motaren aldaketa besterik ez direla frogatu zuen. Energia potentzialaren kontzeptua azaldu eta energiaren iraupen-hastapena aldarrikatu zuen. Helmholtzen zientzia-ekarpenak hainbat alorretara hedatu ziren: elektrizitatea, dinamika, optika, akustika, etab.
1858an isurkarietako zurrunbiloen legeak azaldu zituen. Hotsen tinbrea elkarrekiko harmonikoen bidez definitu zuen (1862). Argiaren barreiadura aztertu zuen (1875), eta alor horretako lanak garrantzi handikoak ziren Lorentzen elektroien teoria moldatzerakoan. Difrakzioak mikroskopioan zuen eragina ere ikertu zuen. Geometria sailean, berriz, zientzia horren alderdi enpirikoari buruzko liburu bat idatzi zuen (1868). Fisiologiaren alorrean, ikustezko eta entzutezko sentipenak aztertu zituen, nerbio-bulkaden abiadurari dagokiona batez ere.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hermann von Helmholtz ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.