Hermokrates

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hermokrates
Ermocrate incisione su libro.PNG
Bizitza
Jaiotza Sirakusa, c. K. a. V. mendea
Heriotza K. a. 407
Heriotza modua : guduan hila
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Zerbitzu militarra
Gradua Strategos
Parte hartutako gatazkak Peloponesoko Gerra

Hermokrates (/hɜːrˈmɒkrəˌtiːz/; Grekeraz: Ἑρμοκράτης, c. K.a. V. mendea – K.a. 407) Sirakusako jeneral bat zen atenastarrek Sizilian egindako espedizioan, Peloponesoko gerren erdian. Hura aipatua da Platonen Timeo eta Kritias hitzaldietan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo Hermokratesen aipamena Tuzididesek egin zuen, Gelako kongresuan agertu zenean eskatuz Siziliako greziarren arteko iskanbilak bukatzea[1] K.a. 415ean, proposatu zuen Atenasen kontrako koalizio bat eratzea, eta horretan greziar ez ziren hiriek parte hartuko zuten, hala nola, Kartago[2]. Sirakusan estratega aukeratu zuten Herakleidesekin eta Sikanusekin batera[3], baina laster kendu zioten agintea guduetan arrakasta eskasarengatik. Honen ondoren, Gilipo espartar jeneralaren aholkulari nagusiren bat izan zen eta horri esker, Sirakusako setioan atenastarrak garaituak izan ziren. K.a. 412an, almirante kargua hartu zuen Ziziko guduan. Gudu horretan, atenastarrek espartarrak eta euren aliatuak garaitu zituzten, horregatik "in absentia" Hermokrates zigortuta izan zen[4]. K.a. 408 arte ezin zuen Siziliara itzuli. Itzuli ondoren, Hermokratesek K.a. 408tik eraso egiten zituen kartagotar eskualdeak Selinustik. Horren ondorioz, Kartagok armada bat bidali zuen Siziliara, Hanibal Magon eta Himilkon II.a, magoniden esanetara. Hurrengo urtean, Hermokrates Sirakusan hil zen kaleko borroka baten ondorioz.

Beste agerpen batzuk literatutan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hermokrates, beste batzuen artean, Platonen Timeo eta Kritias elkarrizketetan agertzen da. Litekeena da Platonek, Hermokrates izeneko beste elkarrizketa bat antolatzea, baina azkenean ez zuen egin. F. M. Cornford-ek idazten du: Elkarrizketa hau inoiz idatzi ez zenez, guk horretaz bakarrik igerri dezakegu zergatik Platonek aukeratu zuen hau. Oso bitxia da ikustea, Kritias elkarrizketan aurrehistoriako Atenasek, 9.000 urte lehenago, Atlantis inbasioa atzera bota zuela eta Mediterraneoko herriak esklabotzatik salbatu zituela. Hermokratesen elkarrizketan, berriz, pertsonaia hau gogoratuta izango zen Atenasen ahalegin inperialistak ezabatzeagatik[5]. Beste egile batzuk, Hermokrates aipatzen dute, hala nola Xenofonte[6], Plutarko[7], Polieno[8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.  Tuzidides: ''History of the Peloponnesian War'' IV. 58-65. Ikusi ere, MARCHANT, E. C. (1933).
  2. Tuzidides: VI. 32-34.
  3. Tuzidides: VI. 72-73.
  4. Tuzidides: VIII. 85.
  5. CORNFORD, F. M. (1937): 2. orria.
  6. Xenophon, Hellenika, I 1,27.
  7. Plutarch: Nicias 21.
  8. Polieno: I., 43.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • WESTLAKE, H. D.(1958):Hermocrates the Sirakusan, Bulletin of the John RylandsLibrary. 41:239-68
  • CORNFORD, F. M. (1937): Plato's Cosmology. London: Lund Hunphries, ISBN 0-87220-386-7
  • MERCHANT, E. C. (1933): The Speech of HermocratesThe Classical Rewiev, CAndbridge University Press (2):65-66 JSTOR 701642. doi:10.1017.s0009840x00061540.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]