Hernán Siles Zuazo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hernán Siles Zuazo


71. Boliviako presidentea

1982ko urriaren 10a - 1985eko abuztuaren 6a
Guido Vildoso - Víctor Paz Estenssoro
Hautetsia: 1980 Bolivian general election (en) Itzuli

52. Boliviako presidentea

1956ko abuztuaren 6a - 1960ko abuztuaren 6a
Víctor Paz Estenssoro - Víctor Paz Estenssoro
Hautetsia: 1956 Bolivian general election (en) Itzuli

Boliviako presidenteordea

Bizitza
JaiotzaLa Paz1914ko martxoaren 21a
Herrialdea Bolivia
HeriotzaMontevideo1996ko abuztuaren 6a (82 urte)
Hobiratze lekuaBolivia
Familia
AitaHernando Siles Reyes
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaRevolutionary Nationalist Movement (en) Itzuli

Hernán Siles Zuazo (La Paz, 1914ko martxoaren 21a - Montevideo, 1996ko abuztuaren 6a) boliviar politikaria izan zen, Mugimendu Nazionalista Iraultzailearen sortzailea. Bi agintalditan izan zen Boliviako lehendakari: 1956-1960 eta 1982-1985 bitartean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hernando Siles lehendakariaren semea zen. Lege-ikasketak egin zituen. Paraguairen kontrako Chacoko Gerran borrokatu zen (1932-1935), eta 1941. urtean, Mugimendu Nazionalista Iraultzailea sortu zuen, Víctor Paz Estenssororekin batera. Alderdi horrek bat egin zuen Gualberto Villarroel militarra agintari jarri zuen estatu-kolpearekin (1943-1946), eta Villarroel bere kargutik kendu zutenean, Silesek erbestera ihes egin behar izan zuen. Boliviara itzuli eta 1952ko iraultza abertzalearen alde agertu zen. Iraultza hari esker, Víctor Paz Estenssorok lehendakaritza eskuratu zuen, eta Siles lehendakariorde izan zen. Paz Estenssorok bere agintaldia amaitu ondoren, berriz, lehendakari izendatu zuten Siles, 1956an.

Gobernuaren buru zegoela, egonkortasun ekonomikoa lortzen saiatu zen, eta zenbait hitzarmen sinatu zituen Estatu Batuekin eta Nazioarteko Diru Funtsarekin. 1960an bere agintaldia amaitu ondoren, enbaxadore izan zen, eta 1964ko estatu-kolpearen ondoren, erbestera ihes egin behar izan zuen, berriro. Sorterrira itzuli zenean, Herritar Batasun Demokratikoa antolatu zuen, eta lehendakaritzarako hautagai izan zen, 1978, 1979 eta 1980. urteetan. 1980an berriro ihes egin zuen, militarren estatu-kolpearen ondorioz; baina 1982an militarrek agintea utzi eta Siles Zuazok berreskuratu zuen lehendakaritza. Agintaldi horretan, krisi ekonomikoari aurre egiteko murrizketak eta neurri gogorrak hartu zituen. 1985ean greba orokor batean gertatutako istiluen ondoren, dimisioa eman zuen, eta hauteskundeak aurreratu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hernán Siles Zuazo Aldatu lotura Wikidatan