Hernani Arraun Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hernaniko Arraun Elkartea
Sorrera 1965
Herria Euskal Herria Hernani, Gipuzkoa
Lehendakaria Euskal Herria Xabier Gurrutxaga
Kolorea(k)                berdea, gorria eta zuria
Trainerua      Maialen eta Txirrita
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
0 Gipuzkoako Txapelketa
2022: Liga ez
Webgunea hernaniarrauna.com

Hernaniko Arraun Elkartea Hernaniko (Gipuzkoa) arraun taldea da, kostaldeko herria ez den arren, traineru, trainerilla eta bateletan lehiatzen dena.

1970. hamarkadan traineru indartsua izan zuen eta Kontxako Bandera jokatzeko sei aldiz sailkatu zen. 1990. hamarkadan ere atera zuen trainerua baina emaitza apalak izan zituen. 2015ean emakumeen trainerua uretaratu zuen lehen aldiz eta azken urteetan Hernanik atera duen traineru bakarra izan da. Emakumezkoak birritan izan dira Kontxako Banderan.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elastikoa berdea, zuria eta gorria da, eta trainerua berdea. Hainbat izen izan ditu traineruak; Elorrabi, Zikuñagako Ama, Txirrita… Gaur egun, emakumeen traineruak 'Maialen' izena du, Hernaniko Maialen Lujanbio bertsolariaren omenez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru garai oso desberdin izan ditu Hernaniko Arraun Elkarteak.

70eko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klubeko gizonen traineruak Hondarribian egin zuen debuta, 1971n, "Memorial Sagarzazu" Banderan eta bost trainerutatik bosgarrena gelditu zen. Hala ere, urte hartan bertan Kontxako Banderan hartu zuen parte eta zazpigarren egin zuen. 1972an atera gabe geratu zen kluba, eta 1973an postu bera errepikatu zuen Kontxan. 1974an denboraldi bikaina osatu zuen: Kontxan laugarren, Gipuzkoako Txapelketan bigarren eta Espainiako Txapelketara sailkatuz.

Hurrengo denboraldia bikaina izan zen, 1977an hiru bandera lortu baitzituen: Castro Urdialesko "Portus Amanus", Pedreñako Marina de Cudeyo eta Astilleroko bandera. Honetaz gain estropada garrantzitsuetan postu onak lortu zituen: Gipuzkoako Txapelketan eta Zarautzen bigarren, eta Espainiako Txapelketan hirugarren. 1978an sartu zen azkenengoz Kontxan. 1981, 1982 eta 1983an ere aritu zen arraunean baina ez zuen emaitza aipagarririk lortu.

90eko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bederatzi urtetan trainerurik atera gabe egon ondoren 1992an itzuli zen arraun denboraldira. Lehenengo banderak 1994ean lortu zituen, B Ligako hiru bandera (Koxtape, Angelu, Hondarribia), Euskal B Ligan bigarren egin zuen gainera. 1995ean arraunlari asko zituenez bi traineru atera zituen. 2002 arte urtero atera zuen trainerua eta B Ligatan aritu zen. Ordutik aurrera 2007an baino ez da aritu trainerutan eta orduan laugarrena izan zen KAE ligako bigarren mailan.

2008tik aurrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klubak 2008an filosofia aldaketa bat izan zuen, eta harrobia lantzeari ekin zion. Gaur egun, neska-mutil ugari dabiltza klubean arraunean; haur, kadete, jubenil eta senior mailatan, bateletan lehiatzen dute bereziki.

Emakumeen trainerua ere izan du 2015etik 2019ra eta Kontxara ere sailkatu izan zen birritan. 2016an zortzigarren egin zuen eta 2017an seigarren.

Gizonezkoen trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Laugarrena 1974an.
  • Sailkapena (6): 1971, 1973, 1974, 1975, 1977, 1978

TKE Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hirugarrena (1): 1977an.

Gipuzkoako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bigarrena (2): 1974an eta 1977an.

Gainontzeko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trainerillak (Gizonak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga Kontxa
1999 Euskal B Liga, 12.a -
2000 Euskal B Liga, 10.a -
2001 Euskal Liga, 25.a -
2002 Euskal Liga, 28.a -
2003-
2006
ez -
2007 KAE 2 Liga, 4.a -
2008-tik ez -

Emakumezkoen trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hernani Arraun Elkartea
Entrenatzailea Euskal Herria Asier Ocon
Patroia(k) Euskal Herria Eider Goikoetxea
Euskal Herria Naia Peñagarikano
Euskal Herria Katalin Landa
Kolorea(k)               
berdea, zuria eta gorria
Trainerua      Maialen
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 ETE Liga
0 Euskadiko Txapelketa
0 Gipuzkoako Txapelketa
2023: Kontxa ez
2023 7.a (ETE Liga)
Emakumezkoen trainerua 2016ko Kontxako Banderan.
Emakumezkoen trainerua ETE Ligan.

2015ean trainerua uretaratu zuen eta Gipuzkoako Ligan aritu zen seigarren postuan amaituz. 2016an eta 2017an ere aritu zen, seigarren eta bosgarren postuak lortuta, hurrenez hurren. Kontxako Banderarako ere sailkatu zen aurreneko aldiz, 2016an. 2017an Bandera bat irabazi zuen, Errenterian. Euskotren Ligako traineruak falta ziren.

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Seigarrena (1): 2017.
  • Zortzigarrena (1): 2016.
  • Sailkapena (2): 2016, 2017.

Gipuzkoako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Laugarrena (1): 2017an.
  • Zazpigarrena (1): 2018an.

Ligak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banderak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Llaütak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga Kontxa
2015 Gipuzkoako Liga, 6.a -
2016 Gipuzkoako Liga, 6.a 8.a
2017 Gipuzkoako Liga, 5.a 6.a
2018 ETE Liga, 6.a -
2019 ETE Liga, 8.a -
2020-
2021
ez
2022 ETE Liga, 7.a -
2023 ETE Liga, 7.a -

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]