Hernia diskal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hernia diskal
Lagehernia.png
Deskribapena
Mota Orno arteko diskoaren gaixotasuna
Espezialitatea Ortopedia
Identifikatzaileak
GNS-10 M51.2
GNS-9 722.0 eta 722.2
OMIM 603932
DiseasesDB 6861
MedlinePlus 000442
eMedicine 000442
MeSH D007405

Sarrera eta epidemologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hernia diskala orno arteko diskoaren atal bat desplazatzean, nukleo pulposoa lekualdatzean, sorturiko gaixotasuna da. Irtengune honek inguruko nerbio espinaletan zein orno muinean presioa eragingo du, mina sorraraziz. Denbora aurrera joan ahala, hernia hau derformatu edo apurtu egingo da. Orohar, 45 urtetik beherakoen ezintasun iraunkorren eragile nagusia da. Hernia honen ondoriozko ezintasun kroniko bat biztanleriaren %1,1 pairatuko du. Herniak gerrialdean mina eragingo du, hainbat arrazoiren ondorioz: ornoetako periostioaren, giltzaduren, duramaterraren , eraztun fibrilarraren, gerrialdeko muskuluen eta atzeko luzeetarako lotailuaren hanturaren eraginez. Beste alde batetik, lunbagoa eta ziatika sor ditzake. Hernia diskala edukitzeko aukera gehiago izango dute gaixotasun genetiko bat duten pertsonek. Hain zuzen eze, ehun konektiboari loturiko Ehlers-Danlos gaixotasun genetikoa.

Ornoek orno muina babesten dute. Horrez gain, ornoek sortutatko orno hodian zehar burmuinetik jaisten diren nerbioak egongo dira. Nerbio espinalak orno muinetik ateratzen diren adarrak dira, hauek orno arteko zuloetatik aterako dira egitura desberdinak inerbatzeko. Ornoak beraien artean orno arteko diskoez banaturik egongo dira. Orno arteko diskoak kozentrikoak dira, nukleo pulposo eta eraztun fibrilar bat eukiko dute. Gainera, orno gorputzen arteko loturak sinfisiak dira eta horrek ahalbidetulko du tolespena, hurrunketa, albo tolespena eta hedapena.

Hernia diskal bat dugunean, orno arteko diskoa mugi daiteke lesio edota distentsio baten ondorioz. Aipatutakoa gertatzen baldin bada nerbio espinaletan presioa eragingo da mina, ahultasuna edo sorgortasuna sortuz.

Bizkarraren atal lunbarra (beheko atala) da normalean hernia diskalak jasaten dituen gunea. Orno zerbikalen (lepokoak) diskoak ere herniatu egiten dira baina orno zerbikaletako herniak ez dira hernia lumbarrak bezain ohikoak. Orno torazikoen orno arteko diskoetan nahiko arraroak dira herniak.

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herniaketa arrazoi ezberdinen ondorioz gerta daiteke:

  • Pisu handiko gauzak altxatu
  • Gehiegizko pisua
  • Bizkarra behin eta berriz tolestearen ondorioz
  • Jesarrita edota posizio berean mugitu gabe denbora luzez egon
  • Kirolik ez egitea
  • Erretzea [1]

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienetan, mina gorputzaren albo batean edukiko da. Hala ere, lesioaren larritasunaren arabera sintomak ezberdinak izan daitezke.

  • Gerrialdean baldin badago ankan, gluteoan edo aldakan, min ziztatzaile bat eduki dezakegu. Oinzolan zein bernan mina eduki daiteke baita ere. Hanka bera ere mindurik sentitu daiteke.
  • Hernia lepoan egondo balitz, lepoa mugitzean mina edukiko genuke. Gainera, eskapula eta inguruko eremuan mina eduki daiteke. Beste alde batetik, besoan, besaurrean, hatzamarretan, besaburuan, ukondoan baita ere erresumina eduki daitke.

Hasierako sintoma hauek larriagoak bilaka daitezke gauez zutik zein eserita egotean, doministiku zein barre egitean, atzerantz tolestean zein denbora ugariz ibiltzean. Honi muskuluen ahultasuna gehitu beharko litzaioke. Hanka zein besoa altzatzeko zailtasuna esaterako.

Lunbalgia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerrialdeko muskuluek sorturiko distentsioaren ondoriozko mina da. Min horrek gerriko mugimendu batzuk galarazi ditzake. Lunbalgiaren kausak ugariak dira: jarrera desegokiak, ariketa fisikoari erlazionatutako kausak, edo faktore psikologikoak direla eta. Aipaturiko min hau nerbio ziatikoaren konpresioa edo hernia diskal baten ondorioz gertatzen da.

Ziatika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldebakarrean azalduko den minari deritzo. Min hau nerbio ziatikoaren eraginezkoa da (L5 eta S1 artean ateratzen da bizkarrezurretik), bertan presioa eragingo baita. Gune honetan paresteria edukiko da. S1 hunkituta balego, soleoa eta gluteo nagusiari eragingo lioke mina. Aldiz, L5i eragingo balio peroneo, gluteo mediala eta erdiko behatzaren muskulu hedatzaileari eragingo lioke mina. Muskulu guzti hauek ibiltzeko beharrezkoak dira.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hernia diskala tratatzeko lehen aukera denbora labur batez atseden hartzea eta analgesikoak hartzea izango litzateke. Ostean, fisioterapeutara joan beharko litzateke gaixoa.Nahiz eta, gaixo gehienak hau jarraituz sendatu, askok kirurgia zein esteroideak beharko dituzte.

Mina baretzea lortu dezaketen medikamenduak hurrengoak dira:

  • Epe luzeko mina tratatzeko antiinflamatorioak
  • Antiinflamatorioak balio ez izatekotan eta mina larria izango balitz narkotiko ez-esteroideoak
  • Urduritasuna lasaitzeko medikamenduak
  • Muskulu erlaxatzaileak

Bizi ohiturak aldatzea komenigarria inzago litzateke baita ere. Kirola eta dieta zaintzea. Fisioterapia hernia diskalaren edozein estadiotan oso garrantzitsua da. Gainera, sorbalda zaintzea komenigarria da: lehenengo egunetan aktibitatea murriztea, pisudun objetuak ez altzatzea... Ostean, kirola egin beharko litzateke berriz.

Esteroidez beteriko injekzioak hernia inguruko zonaldean jarri beharko lirateke mina hile batzuetan zehar kontrolatzeko. Honek hantura ekidituko du eta sintomak baretuko ditu. Hala ere, ez dute hernia sendatuko. Injekzioak ospitalean jarri beharko lirateke.

Azkenik, sintomak epe luze batean zehar mantenduko balira kirurgiara jo beharko litzateke. Disektomiaren bidez orno arteko disko osoa edota atal bat kendu daiteke.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gardocki RJ, Park AL. Lower back pain and disorders of intervertebral discs. In: Canale ST, Beaty JH, eds. Campbell's Operative Orthopaedics. 12th ed. Philadelphia, PA: Elsevier Mosby; 2013:chap 42.
  2. Magee DJ. Lumbar spine. In: Magee DJ, ed. Orthopaedic Physical Assessment. 6th ed. Philadelphia, PA: Elsevier Saunders; 2014:chap 9.
  3. Safran MR, Zachazewski J, Stone DA. Herniated disk (ruptured disk). In: Safran MR, Zachazewski J, Stone DAErre, eds. Instructions for Sports Medicine Patients. 2nd ed. Philadelphia, PA: Elsevier Saunders; 2012:462-470.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   , https://medlineplus.gov/spanish/ency/article/000442.htm .