Hero (1992ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hero (1992ko filma)
Filma
Jatorrizko izena Hero
Urtea 1992
Generoa drama filma
komedia
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 114 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Stephen Frears
Gidoigilea(k) David Webb Peoples
Antzezlea(k)
Dustin Hoffman
Geena Davis
Andy García
Joan Cusack
Tom Arnold
Daniel Baldwin
Maury Chaykin
Christian Clemenson
Chevy Chase
Don S. Davis
Edward Herrmann
Fisher Stevens
James Madio
Kevin J. O'Connor
Richard Riehle
Stephen Tobolowsky















Ekoizpena
Ekoizlea Laura Ziskin
Konpainia ekoizlea Columbia Pictures
Edizioa Mick Audsley
Ekoizpen-diseinatzailea Nancy Haigh
Bestelako lanak
Musikagilea George Fenton
Argazki-zuzendaria Oliver Stapleton
Kanpo loturak

Hero, Erresuma Batua eta Irlandan Accidental Hero (euskaraz Heroi edo Halabeharrezko Heroia) 1992ko Stephen Frears ingeles zinema zuzendariaren drama-komedia filma bat da. Dustin Hoffman, Geena Davis eta Andy García aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Hegazkin batek larrialdi lurrartzea izan eta Bernie Laplante (Dustin Hoffman) etxegabe eeta erdipurdiko lapurrak hegazkinean sartu eta bidaiari asko salabtuko ditu, eginkizun horretan zapata bat galduko duelarik, ondoren aurretik legearekin arazo asko dituenez desagertu egingo da. Autoa matxuratzean John Bubber (Andy García) delako gizon batek bere autoan jasoko du, Berniek Johni heroi bat izan nahi ez duela aipatuko dio, bere bizi filosofia "erradarraren azpitik hegan egitea" baita, hots, ardurarik gabe eta ezerri jaramonik egin gabe bere kaxa bizitzea. Gelditzen zaion zapata bakarrak ezertarako balio ez dionez, Berniek Laplanteri ezaguna duen behartsu hanka bakar bati eman diezaion lagako dio.

Albistea ezagutzera ematen denean, telebista kate batek Gale Gayley (Geena Davis) kazetariaren bidez hegazkin bidaiarien salbatzailearen nortasunaren bilaketari ekingo dio, harren berri duenari milioi bat dolarreko diru-saria eskeiniz. Une horretan Bernie lapurtutako kreditu txartelak trafikatzeagatik espetxean dago, bertan harridura handiz Bubber heroiaren papera antzeztu eta diru-sariaren jabe bilakatzen dela ikusiko du, Berniek laga zion zapata zuenez, Galek eta telebista kateak hegazkin bidaiariak salbatu zituen heroia izan zelako frogatzat hartzen baitu, honela gauetik eguneera Bubber heroi bilakatuko da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]