Hero (2002ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hero (2002ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data2002
Jatorrizko izenburua英雄
Jatorrizko hizkuntzamandarin txinera
Jatorrizko herrialdeaTxinako Herri Errepublika
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoamartial arts film (en) Itzuli, ekintza-filma eta film dramatikoa
Iraupena99 minutu
Koloreakoloretakoa
TelesailaWuxia Trilogy (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Zhang Yimou
Gidoigilea(k)Zhang Yimou
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaZhang Yimou
Konpainia ekoizleaSil-Metropole Organisation (en) Itzuli
[[Kategoria:Sil-Metropole Organisation (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
MusikagileaTan Dun
Argazki-zuzendariaChristopher Doyle
Jantzi-diseinatzaileaEmi Wada (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaShaanxi
Historia
NominazioakIngelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria
75. Oscar Sariak

miramax.com…
IMDB: tt0299977 Filmaffinity: 158116 Allocine: 47263 Rottentomatoes: m/hero Mojo: hero02 Allmovie: v267633 Metacritic: movie/hero TV.com: movies/hero-2004 Netlix: 60027142Edit the value on Wikidata

Hero, txineraz 英雄 (euskaraz Heroi), 2002ko Zhang Yimou txinatar zinema zuzendariaren borroka arteetako film bat da. Jet Li, Tony Leung, Maggie Cheung, Chen Daoming, Zhang Ziyi eta Donnie Yen aktoreek antzeztu zuten. K.a 227an Jing Kek burututako Qin Shi Huang erregearen hilketan saiakeran oinarritua dago.

Gaur egun arte Txinako Herri Errepublikan ekoitzitako inoizko film garestiena da eta Ingelesez besteko film onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Txina nagusitasuna bereganatzeko beren artean borrokatzen ziren zazpi erresumetan banandua zegoenean, miseria eta heriotza herrialde osoan barna hedatu ziren. Quin erresumako Qin Shi Huang (Chen Daoming) erregea Txinaren batasuna lortu eta lehenbiziko enperadorea bilakatzeko ideiarekin obsesionatua zegoen, horregatik gainontzeko erresumetako monarkak hura hiltzen saiatu ziren. Qin Shi Huang hiltzeko kontratatutako hiltzaile izugarrienen artean Ezpata Hautsi (Tony Leung Chiu-Wai), Elur Hegalari (Maggie Cheung) eta Zeru Luze (Donnie Yen) zeuden. Qin Shi Huang erregeak hiru hiltzaile horiek akatzea lortzeko gai denari boterea, aberastasuna eta audientzia pribatua eskeintzea hitzeman du, baina ia ezinezkoa dirudien betebeharra da. Hortaz, Izen Gabe (Jet Li) enigmatikoa bere kondairazko arma hiltzaileekin batera errege jauregian aurkeztean, erregea haren istorioa entzuteko gogotsu agertuko da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]