Herri Alderdi Ebanjelikoa (Suitza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herri Alderdi Ebanjelikoa
LehendakariaMarianne Streiff-Feller
Idazkari nagusiaRoman Rutz
Sorrera1919ko maiatzaren 10ean
Egoitza nagusiaJosefstrasse 32
Case Postale 3467
8021 Zürich
Ideologia politikoaKristau-demokrazia[1]
Kontserbadurismo soziala[1]
Protestantismoa[2]
Kideak4.600 (2015)[3]
Nazioarteko kidetzaEuropako Kristau Higikunde Politikoa (ECPM)
Gazte-erakundeaHerri Alderdi Ebanjeliko Gaztea (*jevp)
Eserlekuak erakundeetanNazio Kontseilua:
3 / 200

Estatuen Kontseilua:
0 / 46

Kantonamenduetako legebiltzarrak:
39 / 2.609

Kantonamenduetako gobernuak:
0 / 154
www.evppev.ch

Herri Alderdi Ebanjelikoa (alemanez: Evangelische Volkspartei, frantsesez: Parti évangelique suisse, italieraz: Partito Evangelico Svizzero, erretorromanieraz: Partida evangelica da la Svizra, EVP/PEV), 1994ra arte Kristau Alderdi Protestantea, Suitzako alderdi politiko kristau-demokratiko protestantea[2] da, bere burua zentroan kokatzen duena. EVPk bere indarra, batez ere, Argovia, Berna, Zürich eta Basilea kantonamenduetan eta Basilea Hirian dauka.[4]

EVPren bozen ehunekoa (2011)

2019ko Suitzako Legebiltzarrerako hauteskundeetan, EVPk bozen % 0,2 lortu zuen, eta eserleku gehigarria; beraz, orain Kontseilu Nazionaleko hiru kide ditu. 2011tik, EVPk, Herri Alderdi Kristau-Demokratikoak (CVP) eta Obwaldengo Alderdi Sozial Kristauak (CSP Obwalden) talde bateratua osatzen dute Suitzako Biltzar Federalean.[5]

EVP kontserbadorea da eutanasian, hilaurtzean, sexu bereko bikoteen erregistroan eta beste ohiko kristau-gai batzuetan, zentrista ekonomia-gaietan eta zentro-ezkertiarra aberastasuna birbanatzeari, hezkuntzari, ekologismoari eta etorkinei dagokiela. Besteak beste, "sorkuntzarekiko erantzukizun-senagatik ingurumena babesten ari dela" eta "Bibliaren balio etikoak gizartearen oinarria izan behar direla" baieztatzen du.[6]

EVP Europako Kristau Higikunde Politikoaren (ECPM) kide da, eta, lehenago, 2008ra arte, Europako Alderdi Popularraren (EPP) kide beharia izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Parties and Elections in Europe» www.parties-and-elections.eu (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  2. a b (Ingelesez) «European Election Database (EED)» o.nsd.no (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  3. (Alemanez) «Schweizerische Bundeskanzlei - Der Bund kurz erklärt» web.archive.org 2015-12-26 (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  4. «Parties and Elections in Europe» web.archive.org 2014-11-03 (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  5. (Ingelesez) «Parliamentary groups of the 49th legislative period 2011 - 2015» web.archive.org 2014-04-29 (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  6. (Ingelesez) swissinfo.ch, <Armando Mombelli>, Translated from Italian by Terence MacNamee. «Small parties of protest and principle» SWI swissinfo.ch (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]