Herri subiranotasun
Herri subiranotasuna edo subiranotasun popularra kontzeptu-politikoa da, non botere politikoaren iturburu nagusia herria babestea den. Subiranotasun nazionalari aurre egiteko sortu zen, lehenengo hau zailtasun eta murriztapen gehiagorekin identifikatzen zen eta. Subiranotasun popularra, aldiz, konstituzio-eskubide eta -bermeekin sortutako eredutzat hartzen zen.
Ilustrazio garaian garatu zen eta modernitateko demokrazien oinarrizko printzipio bihurtu da. Printzipio honen arabera, estatuaren zilegitasuna herriaren borondatean oinarritu behar da. Modu horretan, herriak Estatua osatzen du, eta ondoren antolatu eta aldatu dezake, argi ikusten badu.
Jean-Jaques Rousseau idazle ospetsuak bere lanetan subironatasun popularraren alde egiten zuen, eta hau funtsezkoa izan zen AEB eta Frantziako Iraultzetan, Rousseau Ilustrazioko pentsalari nagusietako bat izan baitzen. Kontratu soziala liburuaren bidez, politika berri bat sorrarazi zuen: volonté générale[1], borondate orokorrean, oinarritua. Rousseauren eredu politikoan, herria dimentsio bikoitzean dago, non botere subiranoaren subjektu eta objektu den. Gizabanako bakoitza subiranotasunaren[2] subjektu da, bere eskubide guztiak komunitateari ematen dizkiolako, eta aldi berean, objektua da eskubide horiek bere buruari ematen baitizkio.
Horretaz gain, Estatu Batuetako egoera azpimarratu behar da, 1850eko hamarkadan esklabotza gai nagusia baitzen. Hegoaldeko estatuetan esklabotzaren abolizioaz gain, estatu berrietan esklabotza onartuko zen jakin nahi zen. Stephen Douglasek eta beste legegile batzuek proposatu zuten egoera ezingo zela Kongresu nazionalean konpondu, etorkizuneko estatuetako herritarren botoaren bidez baizik. Horrela, Herri Subiranotasuna sortu zen.
Gainera, esan daiteke herri subiranotasuna monarkia absolutuaren aurkako erreazkio gisa agertu zela eta gaur egun sistema demokratikoetan hauteskunde askeen bidez gauzatzen dela. Modu horretan, herritarrek haien ordezkari politikoak aukeratzen dituzte sufragio unibertsalaren bidez, eta haien interesak defendatuko dituzten erakunde juridiko, sozial, politiko eta ekonomikoak ezartzeko gai dira.
Hala ere, subiranotasun popularra eman dadin, hainbat baldintza egon behar dira; lehenik, herriak uste badu bere gobernuak ez dituela bere interesak behar bezala defendatzen, desegiteko eta ordezkatzeko ahalmena du. Gainera, herrialdean dagoen botere bakoitzarekiko bereizketa eta independentzia egon behar dira, hots, botere-banaketa. Horrela, erabat demokratikoa den ingurune batean antolatu behar da, antolamendu kolektiborako askatasun indibiduala bermatuko duen ingurune batean[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Définition : Volonté générale» www.toupie.org (kontsulta data: 2025-04-11).
- ↑ (Frantsesez) Larousse, Éditions. «souveraineté - LAROUSSE» www.larousse.fr (kontsulta data: 2025-04-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Galán, Javier Sánchez. (2019-10-05). «Soberanía popular» Economipedia (kontsulta data: 2025-04-11).