8-13 urtekoentzako bertsioa ikusteko, klikatu hemen.

Herrialde Baltikoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herrialde baltikoak» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Herrialde Baltikoak
Hiri handiena Riga
Hizkuntza ofiziala(k) estoniera, letoniera, lituaniera
Azalera
 -  Guztira 175,228 km2
Biztanleria
 -  2017 zenbatespena 6.124.314
 -  Dentsitatea 35 bizt./km2
BPG (PPP) 2017  zenbatespena
 -  Guztira 184.579 milioi $
 -  Per capita 30.023 $
BPG (nominala) 2017  zenbatespena
 -  Guztira 94.197 milioi $
 -  Per capita 15.645 $
Dirua Euroa ()
Ordu-eremua EET (UTC+2)
 -  Udan (DST) EEST (UTC+3) (UTC)

Herrialde Baltikoak[1] (estonieraz: Balti riigid, Baltimaad; letonieraz: Baltijas valstis; lituanieraz: Baltijos valstybės; errusieraz: Прибалтика, Pribaltika), Estatu Baltikoak ere deituak, Ipar Europako hiru herrialde dira, Itsaso Baltikoaren ertzean daudenak, Niemen ibai bokalearen eta Finlandiako golkoaren artean: Estonia, Letonia eta Lituania. Europar Batasuneko kide dira 2004tik.

Mende askotan zehar indar arrotzen menpe egon ostean, estatu independente bilakatu ziren Lehen Mundu Gerraren ondoren. Bigarren Mundu Gerra arte, Finlandia herrialde baltikotzat hartzen zen, beste hiruren antzeko egoera zuelako. Gaur egun, ordean,Eskandinaviarekin lotzen da. Errepublika Baltikoak adierak esanahi historikoa du, Sobietar Batasunaren garaian horrela izendatzen zirelako hiru errepublikak. Egun ere, errepublikak dira baina independenteak. 1991. urtean lortu zuten Sobietar Batasunetik independizatzea. Errusiak tropak 1994an irten ziren Herrialde Baltikoetatik. 2004an, Europar Batasuneko eta NATOko kide egin ziren. Hiru herrialdeek demokrazia liberala daukate, eta haien ekonomiak bilakaera azkarra izan zuen 2000ko hamarkadan. Halere, kolpe handia jasan zuten 2008. urte inguruko finantza krisian.

Hizkuntzari erreparatuta, letoniera eta lituanierak sustrai berdintsuak dituzte, indoeuropar hizkuntzak baitira. Estoniarren hizkuntzak, aldiz, ahaidetasun handiagoa du finlandierarekin, eta hizkuntza ez-indoeuroparren multzoan dago sailkatuta, finlandiera eta hungarierarekin batera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat hizkuntzak bereizitako bi talde etniko ageri dira Herrialde Baltikoen jatorrian. Talde finiarra livoniakoek, ingriakoek eta estoniakoek osatua da. Uraldar hizkuntza dute, suomieraren familikoa. Baltikoko taldea eslaviar moldetik hurbil dauden hiru hizkuntza indoeuropar zaharrek osatua da: letoniera (Letonia), lituaniera (Lituania; 400.000 lituaniar bizi dira Estatu Batuetan) eta, XVIII. mendea arte, prusiera zaharra, Ekialdeko Prusian.

Baltikoko herriak laster hasi ziren merkataritza harremanetan eskandinaviar, eslaviar eta germaniar herriekin, zibilizazio eta antolamendu politiko bereziei eutsiz betiere. Kristautu eta germaniartu ondoan (Hansaren mendeko Zaldun Teutoniko eta Ezpataren Anaia Livoniarrak), Baltikoko herriak Polonia, Suedia eta Errusiaren eskuetan egon ziren. Eslaviarren agintepean XVIII. mende hasieratik aurrera, 1721ean igaro ziren Errusiar Inperioaren eskuetara Ingria, Livonia, Estonia eta Letonia (Nystadeko Hitzarmena); Lituania eta Kurlandia 1795ean (Poloniaren hirugarren banaketa).

Alemaniarrek eta sobietarrek bi mundu gerretan gutiziatu eta hartu zituzten lurralde horiek; 1920-1940 urteetan burujabe izan ziren Estonia, Letonia eta Lituania. 1940an, Hitler eta Stalinen hitzarmenaren ondorioz, Sobietar Batasunak bereganatu eta errepublika sozialisten estatusa eman zien. Errusiartzearen aurkako altxamenduen zapalkuntza latza izan zen. Ameriketako Estatu Batuek eta Mendebaldeko Europako estatuek inoiz ez zutea Baltikoko estatuen sobietartzea onartu. 1991n, Sobietar Batasunean Mikhail Gorbatxoven agintepean izandako aldakuntzen ondotik, Estonia, Letonia eta Lituaniako parlamentu eta herria burujabetzaren alde agertu ziren gehiengo argi batez, eta estatu independente bilakatu ziren.

Datu orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estonia Letonia Lituania Denera
Bandera Estonia Letonia Lituania
Hiriburua Tallinn Riga Vilnius
Independentzia - XIII. mendera arte
- 1918ko otsailaren 24a
- 1991ko abuztuaren 20a
- XIII. mendera arte
- 1918ko azaroaren 18a
- 1991ko abuztuaren 21a
- XVIII. mendera arte
- 1918ko otsailaren 16a
- 1990eko martxoaren 11
Presidentea Kersti Kaljulaid Raimonds Vejonis Dalia Grybauskaitė
Biztanleria (2017) 1.317.797 1.957.200 2.849.317 6.124.314
Eremua 45.339 km² 64.589 km² 65.300 km² 175.228 km²
Dentsitatea 29 bizt/km² 31 bizt/km² 44 bizt/km² 35 bizt/km²
Ur % 4,56 1,5 1,35 2,23
GDP (nominala) osoa (2017)[2] 24.609 milioi $ 29.636 milioi $ 44.937 milioi $ 94.197 milioi $
GDP (nominala) per capita (2017)[2] 18.798 $ 15.072 $ 15.837 $ 15.645 $
GDP (parekotasuna) osoa (2017)[2] 40.519 milioi $ 53.710 milioi $ 90.240 milioi $ 184.579 milioi $
GDP (parekotasuna) per capita (2017)[2] 30.951 $ 27.315 $ 31.803 $ 30.023 $
Giniren koefizientea (2012)[3] 33,2 35,5 35,2
GGI (2015)[4] 0,865 0,805 0,848
Interneteko GMD .ee .lv .lt
Telefono aurrezenbakia +372 +371 +370

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herrialde Baltikoak Aldatu lotura Wikidatan