Herriko Etxe (PSOE)
| Herriko Etxea edo Casa del Pueblo | |
|---|---|
| Datuak | |
| Herrialdea | Espainia |
| Ideologia | Sozialdemokrazia eta Aurrerakoitasun |
| Kokapen politikoa | Espainia |
| Kidetza | PSOE |
| Erabilitako hizkuntza | Espainiako Erresumaren hizkuntzak |
Herriko Etxea (edo Casa del Pueblo) izena eman izan zaio Espainian PSOE talde politikoaren egoitzari. PSE-EEk euskarazko forma erabiltzen du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kasu batzuetan.
Euskal Herrian eraiki ziren lehenak Bilbo inguruko industria eta meatzaritzari lotuak egon ziren, XIX. mendeko azken laurdenean. Hurrenkera hau izan zuten lehen irekierek: Bilbo (1886), Ortuella (1887), Zugaztieta (1888), Sestao (1888), Gallarta (1891) eta Erandio (1896)[1].
Gerra Zibila baino lehen Espainian lurralde osoan 900 etxe inguru zeudela dokumentatu da. Erregimen frankistak desjabetu egin zituen, baina trantsizio garaiaren ondoren, zenbait egoitza eta eraikin berreskuratu ahal izan zituen alderdi sozialistak, esate baterako Eibarkoa herriko sozialistek beraiek egindako okupazio ekintza baten ondoren[2].
1987an, Portugaleteko Herriko Etxeak atentatua jasan zuen, eta bi militante sozialista hil zituzten. Koktel molotovez egindako erasoa izan zen, Mendeku izeneko ezker abertzaleko gazte talde autonomo batek egina[3].
Iruditegia Bizkaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abusuko Herriko Etxea, 2026.
- Abusuko Herriko Etxearen aurrekaldea, 2026.
- Bilboko Arangoitiko Herriko Etxea, 2026.
- Errekaldeko Herriko Etxea.
- Errekaldeko Herriko Etxearen ikuspegi orokorra.
- Miribillako Herriko Etxea, gaur egun desagertuta (2015).
- San Ignazioko Herriko Etxea, 2026.
- Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra alderdiaren egoitza Bilboko San Frantzisko kalean. Fatxada erasotu zuten, 2006an.
- San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko Herriko Etxea (2026) eraikina eraberritu eta urte gutxira. (Ikus ezberdintasuna 2006ko argazkiarekin).
- PSE-EEko San Frantziskoko Herriko Etxea Bilbo Zaharrean 2022an.
- Santutxuko Herriko Etxea, 2026.
- Santutxuko Herriko Etxea. Pertsianan margoketa bat gaixo-gaixorik zegoen GRAPOko Maria José Baños Andujarren askatasuna eskatzen.
- Ramon Rubial, Bilboko Txurdinagako Herriko Etxea.
- Basauriko Herriko Etxea, 2026.
- Derioko Herriko Etxea, 2026.
- Etxebarriko Kukullagako Herriko Etxea, 2026.
- Leioako Herriko Etxea.
- Santurtziko Herriko Etxearen barruko JSEko kartela, 2026.
- Santurtziko PSEko "Oberena" Herriko Etxea, 2026.
- Zugaztieta, La Arboledako Herriko Etxea, 2006.
Iruditegia Gipuzkoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eibarko Herriko Etxea, 2023.
Erreferrentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Lucía Olmos, Eusebio. (2019-02-01). «Las casas del pueblo» www.psoe.es (PSOE) (kontsulta data: 2020-12-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Una Casa del Pueblo con mucha historia» El Diario Vasco 2016-12-01 (kontsulta data: 2020-12-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Grech, María José. (2011-04-28). «Tres asesinatos y el brutal ataque a la Casa del Pueblo de Portugalete» Libertad Digital (kontsulta data: 2020-12-08).