Herritar-izen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Herritar-izen, demonimo edo jentilizioa toki bateko biztanleak izendatzeko erabiltzen den hitza da, jatorritzat duten toki hori abiaburu harturik; adibidez, donostiar, bilbotar, gipuzkoar, paristar eta alemaniar herritar-izenak dira.

Herri edo auzo izenak euskaraz lehenengo letra larria eskatzen dute idazterakoan, baina herritar-izenek ez; letra xeheez idazten dira.

Euskaraz herritar-izenak herri edo auzoen izenak + -(t)ar atzizkia lotuz eraiki ohi dira: Lekeitio → lekeitiar Santutxu → santutxuar... Bizkaiko mendebaldean "-(o)ztar" erabiltzen da (getxoztar, leioaztar, erandioztar, bediaztar, zaratamoztar...), baina ez Bizkai osoan.

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiaren arauetan toponimiari buruzko dokumentu asko daude, toponimoekin batera, herritar-izenak nola eman adierazten da. Ikus, esaterako:


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.