Herta Müller

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herta Müller
Herta Müller
Datu pertsonalak
Izen osoa Herta Müller
Jaio 1953ko abuztuaren 17a (70 urte)
Niţchidorf (Errumania)

Herta Müller (Niţchidorf, Vest, 1953ko abuztuaren 17a-) idazle errumaniarra da, batez ere eleberriak, poesia eta saioak lantzen dituena.

Alemanezko hiztun ugari bizi diren eskualdean jaioa, haren liburuak hizkuntza horretaz eginda daude eta berak eta bere familiak bizi izandako egoera soziopolitikoak islatzen ditu nabarmenki, hala nola Nicolae Ceauşescuren erregimen komunista, Banat aldeko eta orokorrean Transilvaniako alemaniar jatorrizkoen historia eta hauen jazarpena Stalinen garaian.

Müller 1990eko hamarkadaren hasieran mundu mailan ezaguna izaten hasi zen, eta haren liburuak 20 hizkuntza baino gehiagotara itzuli dituzte. Halaber, hainbat sari eskuratu ditu orain arte, euren artean 2009an lortu zuen Literaturako Nobel Saria.

Euskaraz Hatsaren kulunka irakur daiteke; itzultzailea, Ibon Uribarri, Ekar, 2009

Bibliografia hautatua

  • Niederungen ("Beterrietan", 1982)
  • Drückender Tango ("Tango zapaltzailea", 1984)
  • Der Mensch ist ein großer Fasan auf der Welt ("Gizakia faisai handi bat da munduan", 1986)
  • Barfüßiger Februar ("Otsaila oinutsik", 1987)
  • Reisende auf einem Bein (1989)
  • Wie Wahrnehmung sich erfindet ("Nola pertzepzioak bere burua asmatzen duen", 1990)
  • Der Teufel sitzt im Spiegel ("Deabrua ispiluan eserita dago", 1991)
  • Der Fuchs war damals schon der Jäger ("Orduan ere ehiztaria azeria zen", 1992)
  • Der Wächter nimmt seinen Kamm ("Zaindariak orrazia hartzen du", 1993)
  • Angekommen wie nicht da ("Iritsirik han egongo ez balitz bezala", 1994)
  • Hunger und Seide ("Gosea eta Zeta", 1995)
  • In der Falle ("Tranpan", 1996)
  • Heute wär ich mir lieber nicht begegnet (1997)
  • Der fremde Blick oder das Leben ist ein Furz in der Laterne ("Kanpoko ikuspegia edo bizitza linternan botatako puzkerra da", 1999)
  • Der König verneigt sich und tötet ("Erregeak makurtu eta hiltzen du", 2003)
  • Die blassen Herren mit den Mokkatassen ("Jaun zurbilak euren kafe katiluekin", 2005)
  • Atemschaukel (2009)

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herta Müller Aldatu lotura Wikidatan