Heste-zizare handi
Itxura
| Heste-zizare handi | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Nematoda |
| Klasea | Secernentea |
| Ordena | Ascaridida |
| Familia | Ascarididae |
| Generoa | Ascaris |
| Espeziea | Ascaris lumbricoides Linnaeus, 1758
|
| Datu orokorrak | |
| Gaixotasuna | ascariasis (en) |
Heste-zizare handia (Enterobius vermicularis) askaridoen familiako animalia ornogabe bizkarroia da, arra 12-17 cm luze eta emea 25 cm inguru luze dena. Itxuraz lurreko zizarearen antzekoa izaten da, hura baino meheagoa; kolorez, berriz, zurixka da. Arrautzez ugaltzen da; zizare eme batek 30.000.000 arrautza errun ditzake 6-10 hilabetetan. Gizakiaren hesteetan bizkarroi gisa bizi izaten da. Lurralde bero eta hezeetan, eta garbitasunik ez denetan izaten da gehiena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-1-10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |