Hetepsekhemuy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hetepsekhemuy
Hetepsekhemwy-BoneCylinderInscribedSerehk BrooklynMuseum.png
Hetepsekhemuy faraoiaren serekha idatzia agertzen den hezurrezko zilindroaCommons-logo.svg Irudi gehiago
Faraoi

Bizitza
Jaiotza K.a. XXIX. mendea
Herrialdea Antzinako Egipto
Heriotza K.a. XXIX. mendea ( urte)
Hobiratze lekua Saqqara
Familia
Seme-alabak
Leinua Egiptoko II. dinastia
Jarduerak
Jarduerak subiranoa

Hetepsekhemuy, Egiptoko II. dinastiako lehen faraoia izan zen. Jürgen von Beckerathen arabera, K.a. 2828tik K.a. 2800 arte gobernatu zuen.

Bere izenak "bi botereak bakean daude" esan nahi du, honek, dirudienez, Goi Egipto eta Behe Egiptoren arteko borrokak amaitu zirela esan nahi duelarik.

Manetonek Boetos deitzen du Sexto Julio Afrikanoren arabera, edo Bokos, Eusebio Zesareakoaren bertsio armeniarrean, eta 38 urteko erregealdia ematen dio.

Turineko Errege Kanonak, 95 urteko erregealdia ematen dio Bau...ri (txatala)

Egiptoko II. dinastiaren sortzailetzat hartzen da, baina ez da zehazki, bera eta aurreko dinastiaren arteko harremana zein izan zen ezagutzen, Qaaren semea ez zela izan uste baita. Litekeena da Hetepsekhemuy, tronura, printzesa batekin ezkonduz iritsi izana.

Bere erregealditik aurrera, Egiptoko I. dinastian erabili izan ziren taulatxo eponimoak erabiltzeari uzten zaio, eta zigilu zilindrikoen inprimaketengatik aldatzen dira. Honek, funtzionarioen izenak ematen ditu, baina ez gertaera politiko edo erlijiosoei buruzko informaziorik.

Manetonen arabera, bere garaian, Bubastiseko lurzoruan pitzadura bat ireki zen, non pertsona ugari hil ziren.

Uste denez, Hetepsekhemuy, bere anaiak berak antolatutako konplot baten bidez tronutik baztertua izan zen.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bere hilobia Saqqaran identifikatu da; lurperatutako egitura mantendu da, baina ez da estalduraren hondarrik geratzen.
  • Saqqaran, Unis erregearen piramidepeko galeria batetako zigilu inprimaketak; beharbada Hetepsekhemuyren hilobia (Maspero)
  • Qauko ontziaren txatala (Brunton)


Aurrekoa
Qaa
Egiptoko faraoia
Egiptoko II. dinastia
Ondorengoa
Nebra