Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Heterotrofo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Heterotrofo (grezieratik heteros = "beste" eta trophê = elikagai) deritzo molekula inorganiko sinpleak erabilita bere molekula organiko propioak sintetizatzeko gai ez den izaki bizidunari. Hau horrela izanik, beste izaki bizidunengandik elikatu beharko da euren biomolekulak erabiliz prozesu metaboliko propioetan erabili ahal izateko. Animaliak, onddoak, bakterio gehienak eta protozooak heterotrofoak dira[1], eta izaki autotrofoen beharra dute hauen energia eta materia erabiltzen dituztelako molekula organiko konplexuak sortzeko[2]. Energia lortzeko izaki heterotrofoek jandako autotrofoen molekulak apurtzen dituzte. Animalia haragijaleek ere izaki autotrofoen beharra dute, harrapakinengandiko energia eta materia azken finean harrapakin hauek jandako izaki autotrofoengandik datorrelako.

Heterotrofoek elikagaiak lortzeko bi mekanismoetako bat erabiltzen dute: bestea autotrofo izaten da. Autotrofoek euren energia Eguzkiaren argitik eskuratu dezakete (fotoautrotofoak) edo konposatu inorganikoetatik (litoautotrofoak), karbono dioxidoaren karbonoarekin konposatu organikoak sortzeko. Hau ezinbestekoa da bizi osoa mantentzeko. Heterotrofoek, beraz, autotrofoak behar dituzte energia sortzeko, nahiz eta badiren heterotrofoak beste heterotrofo batzuetaz elikatzen direnak. Heterotrofo batzuek bietatik jaten dute.

Heterotrofoen artean detritiboroak ere badaude, deskonposatzen ari diren landare edo animalien zatiak edo euren gorotzetatik elikatzen direnak. Saprofitoak edo lisotrofoak liseriketa extrazelularra erabilita materia organikoa degradatzen duten kimiotrofoak dira. Termino hau onddoekin lotuta egon ohi da. Prozesu hori, askotan, endozitosi bidez errazten da, mizelio eta hifen mugimenduaren bidez.

Heterotrofoak piramide trofikoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piramide trofikoa

Piramide trofikoetan kate trofikoan parte hartzen duten elementuak irudikatzen dira. Piramide horren oinarrian organismo ekoizleak daude, hots, autotrofoak (landareak). Hauen gainetik, izaki heterotrofoak, maila ezberdinetan sailkatuak: lehen mailako kontsumitzaileak autotrofoen gainetik (animalia belarjaleak); gero, bigarren eta hirugarren mailako kontsumitzaileak (animalia haragijaleak eta harrapariak), Piramide trofikoan gora joan ahala, maila bakoitza txikitzen da, materia eta energia galtzen direlako [3]

Anabolismo heterotrofoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakina denez, izaki autotrofoek konposatu inorganikoetatik abiatuta (CO2, H2O, NO3...) molekula organiko sinpleak sortzen dituzte: monosakaridoak, glizerol eta gantz-azidoak, eta aminoazidoak.

Izaki heterotrofoek, aldiz, ezin dute molekula organiko simplerik sortu. Heterotrofoen prozesu anabolikoak, beraz, dietarekin hartzen dituzten molekula organiko sinpleetatik abiatzen dira, ondoren molekula organiko konplexuak sortzeko [4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «How Cells Harvest Energy» highered.mheducation.com . Noiz kontsultatua: 2018-05-30.
  2. I.), Hogg, Stuart (Stuart. (2013). Essential microbiology. (2nd ed. argitaraldia) Wiley-Blackwell ISBN 9781118527269 PMC 823139857.
  3. Pauly, D. and Christensen, V (1995) "Primary production required to sustain global fisheries". Nature 374.6519: 255-257
  4. Dualde, V.: Biología Ed. Ecir (1987) 277 orr. ISBN: 84-7065-128-5

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]