Heydar Aliev

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Heydar Aliev
Heydar Aliyev 1997.jpg
Azerbaijango Biltzar Nazionalaren presidentea

1993ko ekainak 15 - 1993ko azaroak 5
Isa Gambar - Rasul Guliyev
Sobietar Batasuneko lehen Lehen Ministrordea

1982ko azaroak 24 - 1987ko urriak 23
Ivan Arkhipov - Andrei Andreievitx Gromyko
3. Azerbaijango presidentea


Abulfaz Elxibei - Ilham Aliyev
Q42530449

Bizitza
Jaiotza Nakhitxevan1923ko maiatzaren 10a
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Azerbaijan
Talde etnikoa Azerbaijandarraka
Heriotza Cleveland2003ko abenduaren 13a (80 urte)
Hobiratze lekua Alley of Honor
Heriotza modua : giltzurruneko gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k) Zarifa Aliyeva  (1948 -  1985eko apirilak 15)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Bakuko Estatu-Unibertsitatea 1957)
Azerbaijan State Oil and Industrial University
(1939 -
Hizkuntzak Azerbaijanera
errusiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Jasotako sariak
Kidetza Politburo of the Central Committee of the Communist Party of the Soviet Union
Zerbitzu militarra
Gradua koronel
major general
Parte hartutako gatazkak German-Soviet War
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Xiismoa
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
New Azerbaijan Party
Signature of Heydar Aliyev.png

Heydar Alirza oghlu Aliev (azerbaijaneraz: Heydər Əlirza oğlu Əliyev; errusieraz: Гейда́р Али́евич Али́ев Geydar Aliyevich Aliyev; Nakhitxevaneko SESA, Azerbaijango SES, Sobietar Batasuna, 1923ko maiatzaren 10a - Cleveland, Ohio, Ameriketako Estatu Batuak, 2003ko abenduaren 12a) politikaria izan zen. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko (SESB) lehendakari ohia.

Kremlina iritsi baino lehen (1982), Azerbaijango Estatuko Segurtasun Batzordera (KGB) eta polizia erakundeetara lotuta egon zen haren karrera politikoa. 1964an, Tsvigun jeneralaren agindupean, Azerbaijango KGBko lehendakariorde izendatu zuten, eta Segurtasun Batzordeko Lehendakari 1967an. Karguan izan zen bi urteetan krimen antolatuaren aurka arrakastaz borrokatu izanaren ospea izan zuen.

1969an Azerbaijango Alderdi Komunistaren Idazkari nagusi izendatu zuten. 1982an Kirilenkoren lekua hartu zuen Politburon, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako zuzendaritzan. 1982ko azaroan SESBeko lehendakariorde izendatu zuten, eta sobietar gobernuaren kontseilari gero. 1987ko urrian, osasun arazoak zituela eta, Politburoko kargutik kendu zuten, eta bi urte geroago, 1989ko apirilean, Politburoko beste bi kide ohirekin batera, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako Batzorde Zentraleko karguen dimisioa eman zuen. 1993an, Azerbaijanek independentzia eskuratua zuela, herrialde hartako lehendakari hautatu zuten, eta kargu horretan jardun zuen 2003ra arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heydar Aliev Aldatu lotura Wikidatan