Hezkuntza alternatibo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hezkuntza alternatiboa edo hezkuntza ez tradizionala pedagogia tradizionaletik bereizten diren metodo pedagogiko guziak izendatzeko erabiltzen den termino orokorra da. Hezkuntza alternatibotzat har daitezkeen hezkuntza prozesu asko daude, eta bakoitzak bere ezaugarri eta oinarriak ditu, baina orokorrean esan daiteke talde txikiak, komunitate zentzua eta ikasle eta irakasle arteko harreman hurbila izan ohi direla metodo guztien parte.

Montessori hezkuntza

Hezkuntza alternatibo deitzen diegun artean honako hauek ditugu:

Freinet pedagogiak salbu, horrelako hezkuntzarik gutxitan aurki dezakegu irakaskuntza publikoan. Bereziki irakaskuntza pribatuan edo etxeko hezkuntzan sarriago ikusten dugu (homeschooling edo nonschooling delakoak).

Toki askotan familiek haurrentzako egokiena den hezkuntza hautatzeko eskubidea dute; halere, zenbait estatutan bestelako hezkuntza deiturikoa ez da ongi ikusia, are gehiago, batzuetan, gaizki ikusia eta gutxietsia da.

Alabaina, eskola tradizionaletik urrundu nahi duten elkarte batzuk ugaritzen ari dira munduan, Europan eta baita Euskal Herrian bertan ere. Elkarte horiek gurasoei proposamen berriak eskaintzen dizkiete.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeko eskolatzea. Jolasean.

Hezkuntza alternatibo gehienek asmo edo irizpide komun hauek dituzte:

  • Hezkuntza ikaslearengan zentratzea, edukietan zentratu ordez.
  • Ikasle aktiboa izatea eta ikasketetan parte hartzea (pedagogia parte-hartzaileaz hitz egiten da, eta Freineten saiakuntza esperimentalaz)
  • Autonomia bultzatzea. Maria Montessorik horrela formulatzen du: «lagun nazazu bakarrik egiten»
  • Sormena eta arte-sena garatzea.
  • Bere buruarekiko konfiantza eta ekimen-sena garatzea.
  • Lehiaketak, oharrak eta sailkapenak alde batera uztea.
  • Ikasle bakoitzaren gaitasunera eta erritmora egokitzea (pedagogia egokitua).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rudolf Steiner, 1905ean.

Hezkuntza alternatiboak XIX. mendearen bukaeran garatu zen pedagogia-korronte berritzailea dira, haurra modu egokian hezteko ikaskuntza aktiboa, ikaslearen autonomia, ulermena eta ekimena, ikasleen arteko harremanak eta zeharkako curriculumak sustatzen dituztenak, besteak beste.

Lehen Mundu Gerlaren ondotik eta sustut 1968ko protesta mugimendu progresistaren ondoren, proiektu alternatibo anitz sortu ziren hezkuntza arloan, ikasle normalentzat eta baita zailtasunak edo trabak dituzten ikasleentzat ere.

Korronte honetako ordezkarietako batzuk Ovide Decroly, Célestin Freinet, Paul Robin, Francesc Ferrer, Rudolf Steiner eta Maria Montessori izan ziren.

Munduan zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pedagogo eta hezitzaile askok kritikatu dute hezkuntza tradizionala, baina eskola alternatiboak eratu dituzten ekimenak ez dira hainbeste. Gainera, horrelako hezkuntzek oztopoak izaten dituzte sarri. Etxeko eskolatzea, esaterako, zenbait herrialdetan ez da legezkoa; Amerikako Estatu Batuetan, ordea, milioi bat haur baino gehiago dira etxean eskolatutakoak. Aipatu beharra dago hezkuntza mota horrek urrutiko gidaritza edo tutoretza izaten duela sarritan, jarraipena egiten zaio ikasleari, gurasoek egiten duten heziketa lan hori nolabait aztertua edo gidatua izaten da.

Waldorf hezkuntza da pedagogia berritzaileen artean zabalkuntza handiena izan duena. Mundu osoan zehar aurki ditzakegu eta 2010ean ia mila ziren Waldorf eskola independenteak, ildo hori jarraitzen duten eskola publikoak eta etxeko eskolatzeak baztertuta. Horrelako eskolek norberaren erritmoan, esperientzian eta sormenean jartzen dute bereziki arreta. Horrez gain, Lehen Hezkuntzan ez dute testulibururik erabiltzen, ikasleak berak osartzen du bere liburuxka. Jostailuei erreparatuz gero, sinpletasuna bilatu nahi da, haurraren sormena pizteko.

Maria Montessoriren pedagogia, hasieran, eskola berezietan erabiltzen zen; halere, denborarekin, hein batean eskola ofizialetan txertatuak izan da haren egiteko moldea.

Azken aldian, Rebeca Wild hezitzaileak proposatzen dituen eskola aktiboak eta CEPAS izenekoak dira ezagunak, haurraren askatasunean eta garatuko duen ikuspuntu politikoan jartzen dute arreta, haurra heldu aske bilaka eta bere kabuz ikasteko gauza izan dadin.

Frantzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maud Mannoni psikoanalista.
Summerhill School.

Frantzian hezkuntza aniztasunaren inguruko gogoeta pizturik da: «eskolari buruzko eztabaida nazionala, funtzionamendu sektarioagatik akusatuak izan diren Steiner-Waldorf pedagogiaren jazarpen judiziala; frantziar estatuan hezkuntza alternatiboa nahiko markatua denez, hezkuntza berria proposatzen duten eskolek zailtasunak dituzte proiektuak burura eramateko. Hala ere, ikasle ohien bilakaerari buruzko ikerketa zientifikoak bakanak dira.»

Lehen esan bezala, frantziar estatuan ere ugaritzen doaz hezkuntza alternatiboaren barnean koka ditzakegunak. Hala nola: Maud Mannoniren L’Ecole experimentale de Bonnuil-sur-Marne, L’Ecole Bonaventure, L’ecole en bateau edo L’ecole de la Neuville. Ezagunena, 1921ean sortua, Summerhill School eskola ingelesa da, beste ainitzek eredu gisa hartu dutena.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Waldorf[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian eredu hau jarraitzen duten hiru eskola daude abian. Araban bi dira: Trokonizko Geroa Eskola (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ere eskaintzen duen eskola alternatibo bakarra) eta Aramaioko Waldorf Eskola. Iruñerrian, Nafarroako Waldorf Eskola dago.

Montessori eskola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baionan eta Angelun dugu ildo horri jarraitzen dion eskola bat, haurrek autonomia ikasten dute eta ama-eskola (Haur Hezkuntza) eta Lehen Hezkuntza eskaintzen dituzte.

Seaska[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seaskako zenbait irakasleren argazkia.

1969an Argitxu Nobliak, ama zelarik, Libe Goñi lazkaotarra irakasle izateko konbentzitu zuen eta Ipar Euskal Herriko lehen ikastola sortu zuen. Seaskako anitzetan lehena Arrangoitzen sortu zela esaten bada ere, Baionan -bere etxean bertan- eta Biarritzen lokal batzuetan esperientzia batzuk garatu zituzten lehenago.

2019ko iraileko datuen arabera, 32 ama-ikastola eta lehen mailako daude, 4 bigarren mailako kolegioak dira eta lizeo bakarra dago. Probintziei dagokienez, 26 Lapurdin daude, 9 Nafarroa Beherean eta 2 Zuberoan.

Amara berri sarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amara berri sarean, esaterako, hezkuntza alternatiboa baliatzen da i(ra)kaskuntzarako. 1979an Loli Arnautek sortutako eskola hori Euskal Herriko barnealdeko bi herritan dago: Murumendi eskola publikoa Beasainen eta Urdaneta ikastetxea Ordizian.

Sistema horrek gai desberdinak lotu nahi ditu, diziplinartekotasuna bultzatzeko eta, era berean, haurren gaitasunak, plangintza, antolakuntza eta azterketa garatzeko.

Horretarako, gela txoko ainitzetan zatitua da: tailerretan. Tailer bakoitzean aktibitate bat da programa ofizialak galdetzen duen konpetentziak garatzeko, eta bertan, jarduera praktiko bat dago.

Ikasturtea zikloetan banaturik dago, haurrek behar duten bestetan errepikatzeko, haien erritmoa errespetatzeko.

Bizi toki eskola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011n hamar bat familiak Behauzeko (Nafarroa Behereko) Goitia baserrian jarri zuten abian hezkuntza-proiektu hau. Haurrak ezinbesteko baloreetan hezteko helburuz sortu zuten:

Kultura-balioak:

  • Euskara plazerez ikastea eta hitz egitea
  • Telebistaren, bideo-jokoen, Intereneten eta telefono mugikorren arriskuen aurrean arretatsu jokatzea.

Ekologia-balioak:

  • Planetaren oreka ekologikoaren bateragarri diren praktikak garatzea
  • Naturarekin kontaktuan bizitzea.

Gizarte-balioak:

  • Hartu-emana
  • Giza-harremanetan arreta jartzea: zintzotasuna, konfiantza, errespetua, komunikazio ez-bortitza, etab.

Politika-balioak:

  • Autonomia
  • Guztien adostasuna bilatzea.

Pedagogia-baloreak:

  • Zigorrik eta saririk gabe heztea
  • Haurrari motibazioetatik abiaturik ikasteko askatasuna ematea.

Bihotza eskola alternatiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oragarren, Nafarroa Beherean dagoen eskola da. 2015ean zabaldu zituen ateak 6 ikaslerekin. Emilie Mendieta da eskolaren sortzaileetako bat eta bideo honetan aipatzen duenaren arabera, bere alabaren ideiatik diseinatu eta abiatu zuten hark amesten zuen eskola askea.

Bakoitzaren erritmoari eta nahiei egokitzen zaien eskola da.

Baso-eskolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskola aktiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Orio eta Aia arteko Zingira eskola aktiboa (Gipuzkoa)
  • Azkoitiko Bizilore eskola aktiboa (Gipuzkoa)
  • Zallako Landabaso eskola aktiboa (Bizkaia)
  • Berrizko Umerri eskola aktiboa (Bizkaia)
  • Hendaiako Erlaitza eskola aktiboa (Lapurdi)

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainolez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Conde Masa, C. & Martín Girón, M. (2015) Principales pensadores de la educación infantil (pp. 69-79). Palencia
  • Miguel Borge, E. (2015) La didáctica Montessori adaptada a la educación infantil actual en el entorno rural de Saldaña, Universidad de Valladolid. Palencia
  • Murillo García, José Luis (2007) ¿Existe la escuela rural?.
  • Oren, R. N. (1980). El Método Montessori de Educación Diferencial. Barcelona: Paidós.
  • Santerini, M. (2013). Grandes de la educación. María Montessori Università Cattolica del Sacro Cuore, Milano Italia
  • Serrano, L. (1945). El método Montessori. Buenos Aires: Losada.

Frantsesez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pédagogie Montessori en vidéo archive "Une explication de la pédagogie alternative en images".
  • Montessori, M., L'enfant, Desclee de Brouwer, (ISBN 978-2220057736)
  • Montessori, M., Les étapes de l'éducation, Desclee de Brouwer, (ISBN 978-2220059013)
  • Montessori, M., L'esprit absorbant de l'enfant, Desclee de Brouwer, (ISBN 978-2220053974)
  • Lefebvre, M., La Pédagogie Montessori illustrée, TMF (ISBN 978-1480187573)
  • Lefebvre, M., Montessori pour les bébés, TMF (ISBN 978-1492727569)
  • Freinet, C. (1994). Œuvres pédagogiques, Seuil. Madeleine Freinet alabak bi liburukitan argitaratua.
    • 1. liburukia: "L’éducation du travail" (1942-1943) - "Essai de psychologie sensible appliquée à l’éducation" (1943).
    • 2. liburukia: "L’école moderne française" (1943). Beste izenburu batzuk: "Pour l'école du peuple" (1969), "Les dits de Matthieu" (1954), "Méthode naturelle de lectura" (1947), "Les invariants pédagogiques" (1964), "Méthode naturelle de dessin", "Les genèses.
  • Les techniques Freinet de l'École moderne (1964), Paris, Librairie Armand Colin, collection Bourrelier, 144 p.
  • Travaillons moins et autrement : Guide des métiers & formations alternatives archive (plus de 300 formations recensées et classées par thèmes, en poche, 212 pages, éditions le P'tit Gavroche, Lyon, 1re édition en février 2009)
  • Revue écologiste Silence archive : cette revue mensuelle qui existe depuis 1982, présente régulièrement dans ses colonnes des formations ou stages professionnels alternatifs, dans le domaine de l'écologie, de l'architecture bioclimatique et écoconstruction.
  • Kerjean A. (2003). Le caractère plus important que le C.V. Editions d’Organisation (France)
  • Kerjean A., (2006). L’apprentissage par l’expérience, ESF Éditeurs (France)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]