Hezkuntza eta entrenamendu militar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Indiako armadako soldaduak, Estatu Batuetako armadako soldaduekin elkarlanean.
Filipinetako soldadua entrenamendu militarrean.
Atzerriko legio frantseseko kideak entrenamendu batean.

Hezkuntza eta entrenamendu militarrari instrukzio militarra esaten zaio, eta pertsonal militarrek beren eginkizunetan dituzten gaitasunak ezarri eta hobetu nahi dituen prozesua da. Aginduak zalantzan jarri gabe hiltzen eta obeditzen irakasten da.

Instrukzio militarra borondatezkoa edo derrigorrezkoa izan daiteke. Instrukzioa edozein pertsonak tresna teknikoak edo borroka-eremuan jarduteko baimena jaso baino lehen egiten da. Instrukzio militarra hasteko, azterketa fisikoa egin behar da. Gaindituz gero, entrenamendu primarioarekin hasiko da.

Errekrutari oinarrizko informazioa eta entrenamendua irakasten zaizkio kide militar eraginkor izateko behar diren tekniketan.

Horretarako, errekrutak fisikoki, teknikoki eta psikologikoki prestatzen dira. Instrukzio militarreko arduradunak errekruta berriak militar gaitu bihurtu behar ditu.

Oinarrizko entrenamenduaren ondoren, instrukzio militarraren oinarrizko lehen zatiko kide asko entrenamendu aurreratuaren mende jartzen dira, hautatutako edo esleitutako espezialitateen arabera. Prestakuntza aurreratuan, askotan, ekipo eta teknologia militarra irakasten dira.

Herrialde handi askok hainbat akademia militar dituzte, zerbitzuaren adar bakoitzerako bat, eta unibertsitateko tituluak eskaintzen dituzte hainbat gaitan, beste ikastetxe batzuen antzekoak. Hala ere, Akademiako graduatuak ofizial gisa atera ohi dira, eta ofizialek hezkuntza-aukera gehiago dituzte.

Birgizarteratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birgizarteratzea armada bateko zibilen indukzioaren alderdi garrantzitsua da. Birgizarteratzea prozesu mental eta emozionalekin lotutako kontzeptu soziologikoa da, eta soldaduak aurrean eduki dezakeen edozein egoera gainditzeko helburua du. Birgizarteratze arrakastatsutzat hartzen da norbanako baten portaera eta emozioak aldatzea lortu denean.

Birgizarteratzearen adibide handienetako bat armadako errekruta berriek izaera militarra eratzeko egiten dutena da. Beste adibide bat alderantzizko prozesua da, non militarrak berriro egokitu behar diren bizitza zibilera.

Askotan, zaila izaten da soldadu baten bizitza gizarte zibilera birgizarteratzea, soldadu horrek esperientzia militar asko bizi izan baitu. Zibiletik soldadurako trantsizioan, gizabanakoa bere nagusien aginduak bakarrik bete behar ditu, eta gizarte zibilean ez da horrela gertatzen.

Entrenamendu militarreko metodoetan aditua den batek lau entrenamendu-teknika mota erabiltzen ditu[1]

Entrenamendu militarreko metodo adituaren arabera, teknika horiek oztopoak hautsi, eta arau eta bizimodu berriak ezarri nahi dituzte, jendea errazago hiltzen laguntzen dute; erreflexuak eraginkorrago egiten dituzte, eta, azkenik, goragoko baten eredua erabiltzen dute ekintza bat egiteko.

Teknika horien bidez, soldaduek, borrokan ari direla edo bataila baten ondoren, ez dute arazo psikologiko edo trauma nabarmenik izango gerraondoko egoeretan (hau da, estres eta trauma ondoko nahasketak). Arazo horiek mehatxu egiten diote segurtasun publikoari, gizabanakoa ez egokitzearen ondorioz ezegonkor bihur baitaiteke[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Professorenforum-Journal,2(2).
  2. Military Leaders' Obligation to Justify Killing in War.