Hezkuntzaren soziologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Soziologia

Gizarte zientziak

Aspektu orokorrak

Gizarte ikerkuntza
Gizarte teoria · Teoria soziologikoa
Praktika soziologikoa

Alorrak edo gertuko alorrak

Kriminologia · Demografia
Gizarte mugimenduak
Gizarte psikologia · Soziolinguistika
Soziologiaren arloak: Ekonomia
Erlijioa · Ezagutza · Generoa
Gizarte egitura · Hezkuntza
Hiria · Hizkuntza · Kultura
Legea · Politika · Zientzia

Kategoriak eta zerrendak
Soziologoak · Aldizkariak
Erresuma Batuko St Dunstan eskola.
Zambiako landa eskola.

Hezkuntzaren soziologia hezkuntzaren gizarte dimentsioa aztertzen duen soziologiaren arloa da, horretarako soziologiaren kontzeptu, eredu eta teoriak erabiliz. Zehazkiago, hezkuntzaren soziologiaren ikergai garrantzitsuenetako bat eskolaratze publikoaren eta gizarte moderno industrialaren arteko hartu-emana izan da, eta baita helduen irakaskuntzaren nahiz etenik gabeko formazioaren hedapena[1].

Hezkuntza historikoki gizartea hobetzeko tresna gisa ikusi izan da, aurrerapenarekin hertsiki loturik.[2] Hezkuntzari buruzko ikuspegiak, hala ere, anitzak dira, eta are anbibalenteak ere. Askorentzat, horrela, hezkuntza berdintasuna lortzeko tresna da, norbanakoen arazoak gaindituz. Horrekin batera, hezkuntza haurraren gaitasun naturalak "aterarazteko" tresna gisa ere ikusten da, irakaslearen egitekoa lorezainaren lanarekin parekatzen duen metafora erabiliz: irakasleak ikaslearen potentzialtasuna atera besterik ez du egin behar, lorezainak landarearekin egin bezala. Soziologiarentzat, baina, ikuspegi horien guztien gainetik, hezkuntzaren egitekoa gizarte ordena edo oreka mantzentzea da, gizarte erreprodukzioa emanez eta, ondorioz, berdintasun eza bermatuz. Honi buruzko ikuskera, hala ere, desberdina izan daiteke azterketa hezkuntzaren soziologiaren korronte batetik edo bestetik egin.

Diziplinaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soziologiaren lehen egileek (Emile Durkheim edo Max Weber, batez ere) arreta berezia eskainiko diote, euren kontzepzioetan, hezkuntzaren aferari. Durkheimen hitzetan, horrela,

« Eskolako bizitza gizarte bizizaren hazia denez, azken hau aurrekoaren jarraipena eta loratzea den bezala, ezinezkoa da bata zein bestearen funtzionamenduaren oinarrizko prezedimenduak bata zein bestean aurkitzea. Ondorio zuzena dirudi, hortaz, soziologiak, gizarte erakundeen zientziak, erakunde pedagogikoak direna edo izan beharko luketena ulertzen laguntzen gaituela. »

—Emile Durkheim (1922): Éducation et sociologie, 113.

Aurretik ere egile batzuek hezkuntzaren gizarte funtzioa aztertu bazuten ere (Claude Saint-Simon, Auguste Comte, Karl Marx, etab.) hezkuntzare soziologia, soziologiaren alor edo diziplina autonomo gisa, bigarren modernitatean garatu zen. Hau da, Bigarren Mundu Gerra eta gero, herrialde kapitalista industrializatuek euren hezkuntza sistemak berregin zituztenean.

Hezkuntzaren soziologiaren ikuspegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuspegi funtzionalista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Funtzionalismo»

Hezkuntzaren soziologiak, bere sorreratik, ikuspegi funtzionalista izan zuen nagusi. Egile garrantzitsuenak Talcott Parsons eta Dreeben izango dira lehen garai horretan. Hauek, Ameriketako Estatu Batuetako hezkuntza sistema ikertuko dute nagusiki, horretan gertatzen den gizarteratzea nahiz gizarte egituraren araberako sailkatzea aztertuz.

Funtzionalisten arabera, hezkuntza sistemaren helburu nagusia gizartearen modernizatzea izango da, formazioaren bidez gizakiak gizarte industrialerako prestatuz. Horrela, funtzionalistentzat formazioaren eta lanpostuaren arteko korrelazioa ematen da, oro har. Gizartearen hierarkizazioa, ondorioz, soldata, prestigioa eta gizarte baliospena aldagaiei loturik egongo da.

Hezkuntzaren soziologiaren teoria funtzionalista esanguratsuenak (teoria orokorrak planteatu zituzten Parsons eta Dreebenekin batera) Teoria tekniko-funtzionalista (Collins) eta Giza kapitalaren teoria (Gary S. Becker) dira.

1950eko hamarkadan hezkuntzaren soziologia Erresuma Batuan garatzen hasiko da, Floud eta Halseyren eskutik, batik bat. Hezkuntzaren soziologiaren adar britainiar honek ikasleen jatorri etnikoan ipiniko du arreta. Hau da, aztertuko dute nola ikasleen jatorri etnikoak beraien gizarte destinoak (besteak beste, lanpostuaren arabera sailkatua) baldintzatzen dituen.

Ikuspegi kritikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuspegi kritikoren iturburua neomarxismoa da. Horrela, ikuspegi honen arabera, desberdintasuna sistema kapitalistaren beraren ezaugarria da. Hezkuntza sistema, eredu horretan, kapitalismoaren azpierakunde bat baino ez da, eta beraz, sistema osoaren eredu eta eskemak erreproduzitzen ditu. Kritikoek, ondorioz, Erreprodukzioaren teoriak erabiliz lan egiten dute, 1960ko hamarkadan arrakasta handikoa izan zena. Teoria hauena arabera, hezkuntza sistemak gizarte klaseen egiturak erreproduzitzen laguntzen du, mekanismo desberdinen bidez. Hezkuntzako mekanismo hauek, egileen arabera, ondorengoak izan daitezke:

  • Ekonomikoak. Bowles eta Gintisek Korrespondentziaren teorian defendatzen dute planteamendu hau.
  • Ideologikoak. Louis Althusser da Gizarte erreprodukzioaren teoriaren egile esanguratsuena, estatuaren aparatu ideologikoen kontzeptuaren bidez.
  • Kulturalak. Mekanismo hau Basil Bernsteinek eta Pierre Bourdieuk azpimarratzen dute, hurrenez hurren Hezkuntza kodeen eta Kultur erreprodukzioaren teorietan.

Beste ikuspegi batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko ikuspegi nagusiekin batera, hezkuntzaren soziologian beste hainbat korronte dago.

1970eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, ikuspegi interpretatiboak garatu ziren, Hezkuntzaren soziologia berria izenarekin. Londresko Unibertsitateko Hezkuntza Institutuko Young irakasleak zuzendutako ikerketa taldeak, horrela, Knowledge and Control lan kaleratu zuen. Bertan, curriculuma nahiz eskola ezagutza ikertu beharra azpimarratuko zuten. Hots, eskolako egunerko hartu-emanetan eraikitako ezagutza kontuan hartu beharra.

Arloko soziologo esanguratsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emile Durkheim.

Europa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hong Kongen

  • Chan Kit Wah
  • Cheng Kai Ming(程介明)
  • Cheung Kwok Wah(张国华)
  • Choi Po King
  • Chan K.K., David
  • Greg P. Fairbrother
  • Koo Ching Hua, Anita
  • Mok Ka Ho, Joshua
  • Gerard A. Postiglione (白杰瑞)
  • Tang Hei Hang, Hayes

Indian

  • Krishna Kumar
  • Avijith Pathak
  • Meenakshi Thapan
  • Suresh Shukla
  • Anil Sadgopal

Kanbodian

  • Sereyvathnak Tep

Japonian

  • Ikuo Amano
  • Morikazu Ushiogi
  • Takehiko Kariya
  • Teruyuki Hirota
  • Hidenori Fujita
  • Yuki Honda

Australia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Raewyn Connell
  • Karl Maton
  • Bill Tyler

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gordon Marshall (ed.) A Dictionary of Sociology (Artikulua: Sociology of Education), Oxford University Press, 1998
  2. Schofield, K. (1999). The Purposes of Education, Queensland State Education: 2010 (Ingelesez).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]