Edukira joan

Hiberniar-normandiar

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hiberniar-normandiar 1169. urtetik aurrera Irlandan ezarri ziren kanbriar-normandiar jauntxoak izan ziren, Ingalaterrako Erresuman zeuden anglonormandiar nagusiekiko menpekotasun eskasa erakutsi eta euren kaxa jardun zuten. Baina denborarekin irlandarrak baina irlandarragoak bilakatu ziren, herrialdeko irlandera hizkuntza eta ohiturak bereganatuz. Hiberniar-normandiar jauntxoen familia nagusiak honakoak ziren: Burgh (edo Burke), Butler eta Fitzgerald; jatorri gaeldarra izan ez arren gaur egun irlandar abizen peto-petoak direnak.

XVII. mendean Ingalaterra, Eskozia eta Galesko kolono berrien etorrerarekin batera ingeles zahar hauen gainbehera etorri zen.

Irlanderaz jatorrizko hiberniar-normandiarrak gaill (atzerritar) izendapenaz deitu ohi zitzaien. Halere, Ingalaterran jaiotako ingelesei sasanaigh (saxoi) deitzen zitzaien, Irlandan jaiotako ingeles zaharrak (gaill) eta Ingalaterran jaiotako ingelesen (sasanaigh) artean ezberdinduz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]