Hidrokarburo aromatikoen ordezkapen-arauak
Itxura
Hidrokarburo aromatikoen talde ordezkatzaileen kokapena adierazteko konbentzio bat ezarrita dago nomenklatura kimikoan, segidan esplikatuko dena[1].
Orto, meta eta para ordezkatzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bentzenoaren eraztunean karbono-atomoak 1etik 6ra izendatzen dira, hasirik hidrogenoa ez den ordezkatzailea duen karbonotik. Halaber, kokatzaile gisa usatzen diren zenbakiek ahalik eta txikienak izan behar dute[2].
- Orto ordezkapenean bi ordezkatzailek ondoz ondoko posizioak okupatzen dituzte; 1 eta 2 gisa izendatzen dira.
- Meta ordezkapenean bi ordezkatzaileek 1 eta 3 posizioak okupatzen dituzte.
- Para ordezkapenean bi ordezkatzaileek 1 eta posizioak betetzen dituzte.
| Orto-kloronitrobentzenoa | Meta-kresola | Para-kloroanilina |
Ipso, meso eta peri ordezkatzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ipso ordezkapen batean bi ordezkatzaileek eraztuneko posizio berdina elkarbanatzen dute ordezkapen aromatiko elektroizaleen tarteko produktu batean.
- Meso ordezkapenean bentzilo posizioa okupatzen dute bi ordezaktzaileek
- Peri ordezkapena gertatzen da naftalenoaren moduko konposatuetan ordezkatzaileek 1 eta 8 posizioak betetzen dituztenean.
Zine eta tele ordezkatzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zine ordezkapenean eraztunean sartzen den taldeak ateratzen den taldearen ondoz ondoko posizioa hartzen du.
- Tele ordezkapena gertatzen da posizio berrira eraztunetik atomo bat baino gehiago urruntzen denean.
Eraztun heteroziklikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izendapen hauek berdin-berdin balia daitezke konposatu heteroziklikoetan. Kasu horretan 1 posizioa heteroatomoak markatzen du.
| Piridinaren adibidea | Bernthesen-en akridina sintesian ordezkatzaileak meso posizioan txertatzen dira |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arrizabalaga Sáenz, Alicia & Andrés Ordax, Francisco. (1994). Formulazioa eta nomenklatura kimikan. I.U.P.A.C. arauak. Euskal Herriko Unibertsitatea ISBN 847585589X..
- ↑ Basterretxea, Francisco et als. (1996). Kimika orokorra. Udako Euskal Unibertsitatea, 637 or. ISBN 84-86967-71-6..