Higiezinen burbuila

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ekonomian, higiezinen burbuila etxebizitza eta bestelako ondasun higiezinen prezioen hazkunde azkarrari deritzo, gehienetan espekulazioan oinarrituta eta ondasun horien eskaera naturalak eta erabilera errealak ekarriko lukeen prezio-mailatik gora. Burbuilak dirauen bitartean, banku, inbertsore eta eraikuntza-enpresentzat irabazi-iturri itzela den bitartean, higiezinen burbuilak ondorio sozioekonomiko larriak ekartzen ditu herritar eta familia gehienentzat, etxebizitza-eskubidea oztopatuz eta euren ekonomia-maila gutxituz, errentaren zati handi bat etxebizitzaren ordainketarako behar dutelako. Higiezinen burbuilak burbuilaren leherketaz bukatu ohi dira, prezioen beharakada azkar eta nabarmen batez eta krisi ekonomiko larriak eraginez. Adibidez, 2008ko krisialdi ekonomikoan faktore abiarazle bat 1997 urtean hasitako higiezinen burbuila izan zen. 1990 urtean Japonian lehertu zen burbuilak ere ondorio larriak izan zituen bertako ekonomian urte luzeetan zehar.

Higiezinen sektorearen hedapen handiaren beste arrazoi batzuk, bizilekuak erosteko kredituak eta hipotekak interes txikian emateak dira. Horren ondorioz, bizileku horiek denbora laburrean balio handia hartzen dute.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]