Higino
| Higino | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Caius Iulius Iginus |
| Jaiotza | Hispania, K.a. 64 |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | latina |
| Heriotza | Erroma, 17 (79/80 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | latina |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, mythographer (en) |
- Artikulu hau K.a. I./K.o. I. mendeko idazleari buruzkoa da; II. mendeko Aita Santuari buruzkoa beste hau da: «Higino (Aita santua)».
Gaius Julius Higinus (Higino) (K.a. 64 - K.o. 17), Augustoren liberto ikasia, Palatino liburutegiko liburuzaina, eta latindar idazlea, Fabulae eta De Astronomia liburuen egile ospetsua izan omen zena, nahiz eta hori eztabaidatua den.
Hispanian edo Alexandrian jaio zen. Cornelius Alexander Polyhistor ospetsuaren ikaslea izan zen eta Augusto enperadoreak askatasuna eman eta Palatinoko liburutegiko superintendente izendatu zuen (Suetonio, De Grammaticis, 20). Zahartzaroan pobrezia handian bizi izan zela esaten da, eta Clodius Licinus historialariak lagundu ziola.
Idazle oparoa zen, eta bere lanen artean topografia eta biografia tratatuak, Helvio Cinnari eta Virgilioren poemei buruzko iruzkinak eta nekazaritzari eta erlezaintzari buruzko eztabaidak zeuden. Horiek guztiak galduta daude.
Higino izenpean mitologiari buruzko bi eskola tratatu daude: Fabularum Liber, 300 bat kondaira mitologiko eta jainko-jainkosen genealogiak ditu. Baliotsua da egileak greziar tragediaren lanak erabili zituelako. Bestalde, De Astronomia dago, normalean Poetica Astronomica deitua. Astronomiari eta izarrekin lotutako mitoei buruzko oinarrizko tratatu bat da, batez ere Eratostenesen Καταστερισμοί (Catasterismi) idazlanean oinarrituta. Biak laburpenak dira eta biak esku berak idatziak; baina estiloak, erabilitako latinaren ezaugarriak eta oinarrizko akatsak (batez ere grezierazko jatorrizkoen itzulpenean) iradokitzen dute ezin direla G. Julius Higinus bezalako jakintsu ospetsu baten lana izan. Horregatik proposatu da tratatu horiek Higinoren Genealogiae libruruaren laburpen bat direla (II. mendearen bigarren erdian egina) gramatikalari ezezagun batek idatzia, mitologiari buruzko tratatu oso bat gehitu zuena eta Pseudo-Hyginus (gezurrezko Higino) izena ematen zaiona.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «1911 Encyclopædia Britannica/Hyginus, Gaius Julius - Wikisource, the free online library» en.wikisource.org (kontsulta data: 2026-04-21).