Higuemota

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Higuemota
Bizitza
Jaiotza ?, 
Heriotza Hispaniola, 1509
Familia
Aita Caonabo
Ama Anacaona
Hezkuntza
Hizkuntzak Tainera
Jarduerak
Jarduerak tribu-buruzagia

Higuemota edo Ana de Guevara ( - 1509) amerindiar emakume bat izan zen. Bera eta bere gizonaren arteko ezkontza, amerindiar eta europar baten arteko lehena izan zen[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guevara eta Higuemota 1500. urtean “maitemindu” eta ezkondu ziren. Handik aurrera Ana de Guevara izena hartu zuen –edo hartu arazi zioten–. Amerindiar eta europar baten arteko lehen ezkontza izan zen. Kolon anaiek ez omen zuten ezkontza begi onez ikusi eta Guevara atxilotu zuten. Haserre, euskal jatorriko itsasgizonak kolondarren aurka altxa ziren, Guevararen lehengusu Adrian de Muxika buru zutela. Matxinada gogor itzali zuten, Muxika atxilotuta eta exekutatuta.

Ezkontzarekiko jarrerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baina ez dirudi Muxikak bizia soilik lehengusuaren maitasun harremana defendatzeagatik eman zuenik. Bigarren espedizioan, 1497an, Muxika eta beste batzuk Bartolome Kolonen aurka matxinatu ziren eta, ez zen hura urte haietan konkistatzaileen buruzagiek izan zuten barne oposizio bakarra.

Higuemotaren ama Anacaonak ezkontzaz zeukan iritzia ere ez dago garbi. Zenbait iturrik diote berak bultzatu zuela ezkontza, konkistatzaileek zuten jakinduria miresten baitzuen. Hasieran hori hala izan balitz ere, europarren gehiegikeriaren aurka egiten ahaleginduko zen gero erregina, baita larrutik ordaindu ere[1].

Beraz, ezagun da Higuemotaren ama eta alaba konkistatzaileen aurka borrokatu zirela, baina ezer gutxi jakin da printzesaren beraren jarreraz[1].

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kronikalariek –beti ere konkistatzaileen aldekoek– Higuemotaz aipatzen duten kontu urrietako bat da printzesa “minak hil” zuela 1509an, sei urte lehenago senarraren heriotzak eragindako minak. Baina ez dute esaten haren ama urte berean urkatu izanak eragina izan zuela.

Ondorengoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1522an, Hispaniolan, Guarocuya kazikea eta haren emazte Mencia de Guevarak konkistatzaileen aurka altxa ziren eta 11 urtez borrokan aritu ondoren bertakoen eta konkistatzaileen arteko lehen hitzarmena sinatzea lortu zuten. Menciak aita Hernando de Guevara euskal itsasgizona zuen, Kolonen lehen espediziotan uhartera iritsitakoa; ama, berriz, Higuemota printzesa, Jaraguako Anacaona buruzagiaren alaba[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Irazustabarrena, Nagore (2018ko martxoaren 04a) «Zer minek hil zuen Higuemota?» ArgiaCC-BY-SA lizentzia.