Hikaru Utada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hikaru Utada
Utada Hikaru.jpg
Bizitza
Izen osoa宇多田 光
JaiotzaManhattan1983ko urtarrilaren 19a (38 urte)
Herrialdea Japonia
 Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaJaponiar estatubatuarra
Lehen hizkuntzajaponiera
Familia
AitaTeruzane Utada
AmaKeiko Fuji
Ezkontidea(k)Kazuaki Kiriya  (2002ko irailaren 7a -  2007ko martxoaren 2a)
Hezkuntza
HeziketaColumbiako Unibertsitatea
American School in Japan (en) Itzuli
Seisen International School (en) Itzuli
(1997 -
Hizkuntzakjaponiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, disko-ekoizlea, musikagilea, piano-jotzailea, blogaria eta estudioko musikaria
Altuera158,9 zentimetro
Lan nabarmenakAddicted to You (en) Itzuli
Can You Keep a Secret? (en) Itzuli
ULTRA BLUE
Automatic/Time Will Tell (en) Itzuli
First Love (en) Itzuli
Distance
Deep River
Heart Station (en) Itzuli
Fantôme (en) Itzuli
Hatsukoi (en) Itzuli
Utada Hikaru Single Collection Vol. 1 (en) Itzuli
Utada Hikaru Single Collection Vol. 2
Utada Hikaru no Uta (en) Itzuli
Movin' on Without You (en) Itzuli
Wait & See (en) Itzuli
For You/Time Limit (en) Itzuli
Traveling (en) Itzuli
Hikari
Sakura Drops/Letters (en) Itzuli
Colors
Dareka no Negai ga Kanau Koro (en) Itzuli
Be My Last (en) Itzuli
Passion (en) Itzuli
Izengoitia(k)Utada
Genero artistikoaJ-Popa
dance popa
synthpopa
funk
ethereal wave (en) Itzuli
R&B garaikidea
rhythm and bluesa
Ahots motakontraltoa
Musika instrumentuagitarra
pianoa
DiskoetxeaEMI Music Japan Inc.
The Island Def Jam Music Group
Universal Music Group
EMI
Island Records

utadahikaru.jp eta utadahikaru.jp…
IMDB: nm0882483 Facebook: Utada Twitter: utadahikaru Instagram: kuma_power MySpace: utada Youtube: UChcgcbX3zMBwd0wTJyy2JlA Souncloud: hikaruutada Spotify: 3cOksS0L23DEPJd3JwMuVs iTunes: 18756224 Last fm: 宇多田ヒカル Musicbrainz: b539e453-c4fe-47e3-8a07-8517eac74429 Songkick: 299433 Discogs: 304053 Allmusic: mn0000435885 Deezer: 211217 Edit the value on Wikidata
Hikaru Utada, 2006 urtean.

Hikaru Utada (japonieraz: 宇多田 ヒカル Utada Hikaru?) , (New York, 1983ko urtarrilaren 19a) J-pop abeslari eta aktore japoniarra da, Estatu Batuetan jaioa bada ere.

Japoniako musikaren historiako abeslaririk famatuena da, bere disko eta singleen 50 milioi kopia saldu baititu. Telefono mugikorretan ere gehien deskargatu diren abestiak ditu. Flavor of Life abestiaren legezko 15 milioi deskarga egin dira, abesti batek inoiz izan duen deskarga kopuru handiena da mundu mailan[1].

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hikaru Utada jaio zen, baina japoniarrek abizena lehenesten dutenez Utada Hikaru gisa ere ezagutzen da. Kazuhiro Iwashita-rekin ezkondu zenean Hikaru Iwashita bihurtu zen baina 2007an dibortziatu eta bere aurreko izena berreskuratu zuen. Estatu Batuetako zaleek Hikki esaten zioten eta ingelesez abesten hasi zenean Utada soilik erabili zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manhattanen jaio zen 1983an. Aita Teruzane Utada musika ekoizlea du eta ama Keiko Fuji japoniar musika tradizionaleko abeslaria. New York eta Tokio artean pasa zuen haurtzaroa eta japoniako musikaz gain mendebaldeko talde esanguratsuenak ere ezagutu zituen. 13 urte zituela Toshiba-EMI diskoetxeak japoniar pop estiloko abestiak egin zitzan eskatu zion eta hamabost urte zituela Close to You singlea grabatu zuen, "Cubic U" ezizenarekin. Urte berean atera zen Precious diskoa, bere aurrenekoa, ingelesez idatzitako abestiekin. Automatic / Time Will Tell singlearen bi milioi kopia saldu ziren, Japoniako musika historian bigarren salduena delarik.

1998-2010[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998 urtearen amaieran Tokiora joan zen bizitzera eta hamasei urte zituela bigarren diskoa atera zuen, First Love, oraingoan japonierazko abestiekin[2]. Diskoaren 10 milioi kopia saldu ziren, oraindik ere Japoniako diskorik salduena da. Atera eta lehenengo astean "disko multiplatinoa" izan zen. 2000 urtean Errekorren Guinness Liburuan sartu zen Asiako abeslari popularrena zelako. Hurrengo hilabetetan ateratako single guztiek arrakasta itzela izan zuten. 2000 urteko udan Japonian kontzertu ugari eman ondoren New Yorkera itzuli zen Columbiako Unibertsitatean ikasketak egitera, baina urtebetera bertan behera utzi zituen.

2001 urtean Distance diskoa atera zuen. Munduko diskorik salduena izan zen urte hartan, eta Japoniako historiako laugarrena. 2002an Deep River ateratzear zegoela obarioetan tumore onbera aurkitu zioten eta ebakuntza egin behar izan zuen[3]. Garai horretan kontzertuak eta elkarrizketak bertan behera utzi zituen. Urte berean Kazuaki Kiriya zuzendari eta argazkilariarekin ezkondu zen.

2003 eta 2008 artean oso aktibo egon zen Hikaru Utada. 2004an Exodus diskoa atera zuen ingelesez[4] eta bere single ezagunenekin bilduma disko bat ere egin zuen. 2007an "Flavor Of Life" singlea atera zuen eta Japoniako telebistako Hana yori dango telesaileko abesti nagusia izan zen. Arrakasta itzela izan zuen eta munduan digitalki gehien saldu den abestia izan da[1]. 2008an bi diska atera zituen, bata japonieraz, Heart Station, eta bestea ingelesez, This Is the One[5]. 2010 urtean atsedenaldi mugagabea hartuko zuela iragarri zuen[2].

Itzulera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014an Hikaru Utadaren abestien "cover"-ekin disko bat atera zen. Abeslari guztiak ziren Utadaren gustokoak, eta partehartze bereziena Ayumi Hamasaki artistarena izan zen, Hikaru Utadaren lehiakide komertziala baitzen. Urte berean First Love diskaren edizio berria atera zen Hikaru Utadaren musika ibilbideko 15. urteurrena ospatzeko[6]. Honek ere izan zuen arrakastak animatuta diska berriak egiteari ekin zion. 2016an Fantôme eta 2018an Hatsukoi argitaratu zituen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japonieraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • First Love (1999)
  • Distance (2001)
  • Deep River (2002)
  • Utada Hikaru Single Collection v.1 (2004) - bilduma
  • Ultra Blue (2006)
  • Heart Station (2008)
  • Fantôme (2016)
  • Hatsukoi (2018)

Ingelesez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Precious (1999)
  • Exodus (2004)
  • This Is the One (2008)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Japoniako diskoen errekorrak:
    • First Love: historiako diskorik salduena (7 milioi kopia) eta azkarren saldu dena (5 milioi lehen hilabetean)
    • Distance: lehen astean salduena (3 milioi kopia)
    • Exodus: lehen astean ingelesezko diskorik salduena (521.000 kopia)
  • Yusen Sariak:
    • 1999: Artista berri onena, eta sari berezia
  • Japan Record Awards:
    • 1999: diskorik onena (First Love) eta aipamen berezia
  • The Japan Gold Disc Awards:
    • 2000: koroa hirukoitza, urteko artista, urteko abestia, urteko diskoa, urteko bideoklipa
    • 2001: urteko abestia
    • 2002: urteko pop-rock diskoa
    • 2003: koroa hirukoitza, urteko artista, urteko abestia, urteko pop-rock diskoa
    • 2005: urteko abestia, urteko pop-rock diskoa, nazioarteko pop-rock diskoa, urteko bideoklipa
    • 2006: urteko abestia
    • 2007: urteko pop-rock diskoa,
    • 2008: urteko abestia, urteko ordenagailurako abestia
  • World Music Awards:
    • 2000: disko gehien saldu dituen Asiako artista.
    • 2004: disko gehien saldu dituen japoniarra.
  • Jasrac:
    • 2000: urrezko saria.
  • MTV Japonia:
    • 2001: ikusleek aukeraturiko bideoa
    • 2002: R&B artista onena
    • 2003: emakumezkoen bideoklip onena
    • 2008: filme baterako bideoklip onena
  • SpaceShowerTV:
    • 2002: bideo zuzendaritza, emakumezkoen bideoklipa, urteko bideoklipa
    • 2003: urteko emakumezkoen bideoklipa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Sales of 'Flavor Of Life' by Japan's Utada Hikaru pass 7.5 million» web.archive.org 2008-02-16 (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  2. a b (Ingelesez) «Utada Hikaru upended the Japanese music scene like no one before — or since» Public Radio International (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  3. «About Questia | Questia, Your Online Research Library» www.questia.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  4. (Ingelesez) «Utada Hikaru "Ultra Blue"» The Japan Times 2006-06-23 (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  5. «Utada» web.archive.org 2009-08-10 (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  6. (Ingelesez) Ronald. (2016-10-28). «Sexy Zone and Utada Hikaru Top the Oricon Charts for the Week of 10/17 – 10/23» ARAMA! JAPAN (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hikaru Utada Aldatu lotura Wikidatan