Hil-oihal Santua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hil-oihal Santua
Shroudofturin1.jpg
Jatorria
Ezaugarriak
Kokapena
LekuaTuringo katedrala
Château de Chambéry (en) Itzuli
Saint-Hippolyte
Lirey
Koordenatuak45°04′23″N 7°41′09″E / 45.073055555556°N 7.6858333333333°E / 45.073055555556; 7.685833333333345°04′23″N 7°41′09″E / 45.073055555556°N 7.6858333333333°E / 45.073055555556; 7.6858333333333
Map
JabeaAita santu, Savoiako etxea, Jeanne de Vergy (en) Itzuli eta Geoffroi de Charny (en) Itzuli

Hil-oihal Santua, Maindire Santua, Turingo Hil-oihal Santua edo Turingo Maindire Santua, Italiako Turin hirian dagoen lihozko oihal bat da, gaur egun hiri horretako Hil-oihal Santuaren kaperan gorderik dagoena.

Oihala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oihalak 436 cm × 113 cm-ko neurriak ditu, eta ustez gurutziltzaketa baten ondorioz jasandako zauriak dituen gizonezko bat irudikatzen du. Horregatik, Erdi Arotik katolikoen artean Jesusen gurutziltzaketaren hil-oihala zelako sinismena zabaldu zen.

Jatorriari buruzko polemika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historialari, teologo, zientzialari eta ikertzaileen artean hil-oihalaren jatorriari buruzko polemika dago, batzuk Jesus Nazaretekoaren gorpua bildu zuen oihala zela eta haren aurpegia agertzen duela uste arren, erradiokarbonoak eta karbono-14ak oihalaren jatorria Erdi Aroan eta 1260-1390 urteen artean kokatzen dute. Eliza Katolikoak ofizialki oihalaren egiazkotasuna baieztatu edo ukatu ez arren, Pio XII.a aitasantuak Aurpegi Santuaren debozioa onartu zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]