Hil Kanpaiak
Hil Kanpaiak | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | Hil Kanpaiak |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | misteriozko zinema eta thrillerra |
Iraupena | 95 minutu |
Deskribapena | |
Oinarritua | 33 ezkil |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Imanol Rayo |
Gidoigilea(k) | Joanes Urkixo |
Antzezlea(k) | |
![]() ![]() ![]() |
Hil Kanpaiak Imanol Rayo zuzendariaren 2020ko euskarazko misteriozko filma da, Miren Gorrotxategiren 33 ezkil eleberrian oinarritua. Abra Prodek ekoitzia, 2 milioi eurotako aurrekontua zuen eta Eusko Jaurlaritzaren zein Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jaso zuen. Joanes Urkixo arduratu zen gidoiaz, eta Barton Films banaketaz.
Aktore nagusiak Eneko Sagardoy, Itziar Ituño eta Yon González dira. Hauekin batera Josean Bengoetxea, Itsaso Arana, Asier Hernandez, Iñigo Aranburu, Ander Azurmendi, Dorleta Urretabizkaia eta Kandido Uranga ageri dira paper sekundarioetan.
Filmaren grabaketa 2019ko irailean hasi zen, eta 7 astez luzatzea aurreikusten da, Nafarroako zein Gipuzkoako zenbait herritan grabatuz.[1] Hego Euskal Herriko zinemetan 2020ko azaroaren 20an estreinatu zuten.[2]
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gerizmendi deituriko baserri bat da guztiaren epizentro; izan ere, giza hezur batzuen arrastoak agertuko dira egun batean. Nola jokatu jakin ez, eta Fermin eta Karmen senar-emazteek Nestor semeari deitzea erabakiko dute; eta Nestorrek, Ertzaintzari. Baina Ertzaintza heltzerako, desagertu egingo dira hezurren arrastoak.[2]
Aktoreak eta pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Eneko Sagardoyː Nestor Araia
- Eneko Sagardoyk Aitor, Nestorren anaia bikia, ere antzezten du.
- Itziar Ituñoː Karmen.
- Yon Gonzalezː Luis Kortazar.
- Josean Bengoetxea: Abel.
- Itsaso Arana: Berta.
- Asier Hernandez: Estanis Araia.
- Iñigo Aranburuː Fermin Araia.
- Ander Azurmendi
- Dorleta Urretabizkaiaː Miren Ezpeleta ertzaina.
- Kandido Uranga: herriko apaiza.
- Patricia López Arnaiz
- Andrés Gertrúdix
- Patxi Santamaria
- Sara Cozar
- Mikele Arizkorreta
- Nerea Mazo: Karmen (gaztetan).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Hil-Kanpaiak (Campanadas a muerto)» Academia de cine (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
- ↑ a b «Kanpai hotsa mendeku goseari» Berria 2020-11-14 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2020ko filmak
- Imanol Rayok zuzendutako filmak
- Joanes Urkixok idatzitako filmak
- Eneko Sagardoyk antzeztutako filmak
- Itziar Ituñok antzeztutako filmak
- Yon Gonzálezek antzeztutako filmak
- Josean Bengoetxeak antzeztutako filmak
- Itsaso Aranak antzeztutako filmak
- Asier Hernandezek antzeztutako filmak
- Iñigo Aranburuk antzeztutako filmak
- Dorleta Urretabizkaiak antzeztutako filmak
- Kandido Urangak antzeztutako filmak
- Patricia López Arnaizek antzeztutako filmak
- Andrés Gertrúdixek antzeztutako filmak
- Patxi Santamariak antzeztutako filmak
- Sara Cozarrek antzeztutako filmak
- Nerea Mazok antzeztutako filmak
- Euskal Herriko filmak
- Suspense filmak
- Misterio filmak
- Euskal Herrian girotutako filmak